Segurtasun Sailburuaren eta Gurutze Gorriko Presidente berriaren lehen topaketa ofiziala

Eusko Jaurlaritza Segurtasun Sailburua eta Euskadiko Gurutze Gorriko presidentea

2019.eko irailak 10

Gaur arratsaldean elkartu dira estreñeko topaketa batean, Euskadiko Gurutze Gorriko preseidente berria, Estibaliz Arnaiz López, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz. Topaketan izan dira baitare Josu Zubiaga, Segurtasuneko Sailburuordea eta Euskadiko Gurutze Gorriko Xabier Manzano, idazkari autonomikoa, eta Aitor Allende, koordinatzaile autonomikoa.

Lehen topketa ofizial honek eman die aukera Gurutzeko Gorriak Segurtasun Departamentuarekin larrialdietarako eta babes zibilerako dauzkan hitzarmen eta akordioen hainbat alderdi aztertzeko. Besteak beste, bolondresen partaidetza sustatzeari eta Gurutze Gorriaren ekimenak Euskadiko babes zibileko eta larrialdietako sisteman txertatzeari dagokionean; erakunde honen giza baliabideak eta materialak larrialdietan abiarazteko protokoloei dagokionean eta babes zibilari buruzko ezagutza iritzi publikoari zabaltzeko ekimenei dagokionean.