Segurtasun Sailak gizonek eta emakumeek 1980tik Eusko Legebiltzarrean izan duten parte-hartzea kontsultatzeko zerbitzu bat jarri du herritarren esku

libro_presentacio_democracia_paritaria.jpg

2019.eko urtarrilak 31

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak datuak aurkezteko eta aztertzeko taula eta grafiko dinamikoetan oinarritutako erreminta bat gaitu du bere webgunean

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilak 30.

Segurtasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan 1980tik gaur arte Eusko Legebiltzarrerako egin diren hauteskundeetan emakumeek eta gizonek izan duten parte-hartzeari buruzko informazioa jarri du herritarren esku. Erreminta Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren http://www.hauteskundeak.eus edo http://www.elecciones.eus webgunean jarri da, eta datuak aztertzeko eta aurkezteko hainbat aukera ematen dituzten eta erabiltzen errazak diren taula eta grafiko dinamikoetan oinarrituta dago. Erreminta honek Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak eta UPV/EHUko Arantza Campos Rubio irakasleak egindako azterlana osatzen du.

 

Interesa dutenek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan betetako eginkizunetan emakumeen/gizonen paritateak urteotan izandako bilakaera begiratu eta aztertu dezakete.

 

Webgunea hiru ataletan dago banatuta:

  • Lehenengo atalean datu-motak, hau da, balio absolutuak edo ehunekoak, hautatu ahal izango dira.
  • Beste atal batean, egin nahi den azterketaren araberako bilaketa egin liteke, hautagai, hautatu, zerrenda-buru edo lehen hautetsi irizpedeak erabiliz.
  • Eta, azkenik, hirugarren atal batean datuak ikusteko era hauta liteke, grafiko moduak erabakiz (barrak, barra metatuak, iladak).
  • Bilaketaren emaitzak, erabiltzaileak finkatutako hautapen eta antolaketa irizpideen arabera aurkezten dira, nahiz grafikotan nahiz datu tauletan. Datuak lortu osatean, informazioa hauteskunde urtearen, barrutiaren edo alderdien arabera ere antola liteke.