SAN JOSÉK LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO XX. JARDUNALDI TEKNIKOAK INAUGURATU DITU

ABCC8397-5673-48A5-895C-22984256729E.jpeg

2019.eko martxoak 01

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Laneko Arriskuen Prebentzioari eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboari buruzko XX. Jardunaldi Teknikoak inauguratu ditu gaur. Jardunaldiak Industria Harremanen eta Laneko Zientzien Kontseilu Nagusiak (CGRICT) antolatu ditu, laneko arriskuen prebentzioaren esparruan egindako ibilbideagatik eta lan bikainagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei ematen zaizkien PREVER 2018 Sarien banaketaren esparruan.
San José sailburuak gogorarazi du beharrezkoa dela azken joerei adi egotea beti, laneko arriskuen prebentzioan eremu guztietan sakontzeko. “Funtsezkoa da –gaineratu du– gizarte-eragileen arteko lankidetza bultzatzea eta laneko arriskuen prebentzioa enpresen eta lantokien kudeaketan txertatzea, laneko arriskuen prebentzioa enpresek enpresa-sare jasangarri, moderno eta lehiakor bat finkatzeko duten baliotzat hartu behar dela kontuan hartuta”.
Inaugurazio-ekitaldia Bilboko Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan egin da, eta Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusi ohi Hans Horts Konkolewskyk eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzorde Nazionaleko kide eta UCOko Laneko Arriskuen Prebentzioko eta Osasun Publikoko Katedrako zuzendari operatibo Antonio Morenok hitz egin dute bertan. Bihar, ostirala, amaiera-ekitaldian, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Alberto Alonsok hitz egingo du.