Renove planak 2.000 eta 3.000" arteko diru laguntzak aurrikusten ditu ibilgailu-flota berritu eta mugikortasuna deskarbonizatzeko

2019.eko otsailak 12

  • Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira.
  • Laguntzak jasotzeko prozedurak betetzerakoan energia-kalifikazioa eskatuko da gasolina- eta diesel-ibilgailuen kasuan, eta zehazki, A energia-kalifikazioa izango da.
  • Diruz lagundu daitezkeen jardunak programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egikaritu eta fakturatu beharko dira.

Industria sailburuorde Javier Zarraonandia eta Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari Iñigo Ansola Euskadiko ibilgailu-kontzesionarioen sektoreko ordezkariekin bildu dira gaur arratsaldean. Bilerara SEA-Arabako Enpresak elkarteko idazkari nagusi Juan Ugarte, Bizkaiko Kontzesionarioen Elkarteko presidente Jon Lekue, AEGA Gipuzkoako Kontzesionarioen Salmenta Ataleko presidente Javier Bagües eta bertako idazkari nagusi Juan Mª López Osa bertaratu dira.

Bilera baliagarria izan da autoen salmentarako sektoreak egindako ekarpenen osteko dokumentua aztertzeko. Izan ere, sektorearen inplikazioa garrantzitsua izango da diru-laguntzen programa behar dezala garatu eta helburuak lortzeko. Izan ere, arestian aipatutako hiru elkarteak, seguruenik martxoaren amaieran indarrean sartuko den Renove plan honen ezaugarriak eta baldintzak zabaltzeko lanean inplikatuko dira. Laguntza-planaren helburua garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea da, energia gutxiago erabiliz eta era horretan ingurumen-inpaktua murriztuz.

Errepide-garraioan erregai alternatiboei oniritzi estrategikoa emateaz gain, (elektriko puruak, hibrido entxufagarriak eta autonomia handituta dutenak, PGL, gas naturala, hidrogenoa), Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atala berritu nahi du Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez; efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114 gr CO2/km-tik edo 184 gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera).

Plan horretarako bideratuko den zuzkidura ekonomikoa 5 milioi euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo helbide soziala eta fiskala bertan duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta toki-erakundeak (Udalak, Mankomunitateak, Koadrilak eta abar) izango dira onuradunak.

Nahitaez txatar bihurtzea

Plan honen alderdirik garrantzitsuenetako bat nahitaez txatar bihurtzea da. Betekizun honetarako, erabiltzen ari den ibilgailu bati (turismoa eta furgoneta) baja eman behar zaio, honako baldintza hauek kontuan hartuz:

  • Ibilgailuak zazpi urteko antzinatasuna edo handiagoa izan beharko du frogatuta N1 kategoriako ibilgailuen kasurako (furgonetak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, eta hamar urteko antzinatasuna edo handiagoa M1 kategoriako ibilgailuen kasurako (turismoak), partikularrak nahiz enpresakoak izan, lehen matrikulazioaren egunaz geroztik egungo laguntza-eskaeraren egunera arte zenbatuz.
  • Laguntzaren eskatzaileak ibilgailuaren jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
  • Laguntza-deialdia indarrean sartzen den egunetik aurrera bihurtu beharko da txatar ibilgailua.

Hau da, diruz lagundu daitezkeen jardunak programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egikaritu eta fakturatu beharko dira, pikarokeria-kasuak saihesteko. Era berean, laguntzak jasotzeko prozedurak betetzerakoan energia-kalifikazioa eskatuko da gasolina- eta diesel-ibilgailuen kasuan, eta zehazki, A energia-kalifikazioa izango da. N1 kategoriako ibilgailuek taulan adierazten diren emisio-betekizunak bete beharko dituzte, euren tamainako ibilgailuen batez bestekoarekiko % 25eko energia-aurrezpena ekarriz.

Bestalde, laguntza-deialdi honen eremutik kanpo geratzen dira espresuki Kontzesionario gisa eratutako pertsonak eta enpresak eta ibilgailuen salmentan edo alokairuan diharduten enpresak.

Diruz lagundu daitezkeen neurriak

Ondorengo taulan, programaren barruan planteatzen diren neurriak, horiei lotuta dauden diru kopuruak eta ibilgailu mota bakoitzak proposatutako diru-laguntza eskuratzeko izango duen gehieneko prezioa laburbiltzen dira:

Neurria

Diruz lagun daitekeen jarduna

Laguntzaren zenbatekoa (€)

Gehieneko prezioa (€)

Txatar bihurtzea

1

Ibilgailu arin elektriko puruak

3.000

40.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

2

Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak.

2.500

40.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

3

Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak

2.250

25.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

4

Gas naturala darabilten ibilgailu arinak

2.250

25.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

5

Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak

3.000

75.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

6

Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak

2.250

25.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

7

M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak

2.000

25.000

(N/A N1 kategoriarako)

Nahitaezkoa

8

N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena.

2.000

N/A

Nahitaezkoa

9

N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena.

2.000

N/A

Nahitaezkoa

Laguntza-programa honi lotutako espedienteen izapidetze osoa (eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak) horretarako espezifikoki diseinatutako informatika-aplikazioaren bitartez egingo da, eta Energiaren Euskal Erakundearen webgunean eskura egongo da: www.eve.eus.