Populazioaren Osasunaren ikuspuntua. Etorkizun osasuntsuago baten bila

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

The King’s Fundek populazioaren osasunaren inguruko  ikuspuntua laburbiltzen duen dokumentua argitaratu du.

Ikuspuntu berri baten beharra

Azken 100 urteotan bizi-itxaropena eta bizi kalitateak hobera egin dute nabarmenki, bai Ingalaterran baita Europa osoan ere. Hobetze honen atzean hirien garbiketa, osasungintza, garapen ekonomikoa eta bizi-baldintzen hobekuntza orokorra daude besteak beste.

Hobekuntza eta aurrerapen hauek eman diren arren, Ingalaterrak beste herrialde askok baina emaitza okerragoak ditu osasun arloan, bizi-itxaropenean emandako aurrerapenak ere gelditu egin dira eta osasun arloan ematen diren desberdintasunak gero eta handiagoak dira. Egoera honi aurre egiteko,  diagnosian eta gaixotasunen tratamenduan oinarritutako sistema batetik ongizatearen sustapenean eta prebentzioan oinarritutako batera salto egin behar da.

Eta salto horrek populazioaren osasunaren ikuspuntura garamatza. Testuak pertsonen osasun fisiko  eta mentala hobetzea helburu duen ikuspuntua bezala definitzen du, ongizatea sustatzea eta populazioan ematen diren desberdintasunak murriztea helburu duena.

Dokumentuak populazioaren osasunaren lau oinarriak identifikatzen ditu, beren artean harreman zuzena duten lau oinarri:

  1. Osasunaren determinatzaileak Zenbait ebidentziak frogatu dute osasunaren determinatzaileak direla osasunaren sustatzaile garrantzitsuenak.
  2. Osasunaren inguruko jarrerak eta bizimodu ezberdinak dira bigarren garrantzitsuenak. Alkohola, tabakoa, dieta eta kirolaz ari gara. 1950etik erretzaile kopurua jaitsi bada ere – eta honek bizi-itxaropena igo du- obesitate ratioak gora egin du eta pertsonen osasunak duen arrisku edo meatsu handienetako bat da gaur egun.
  3. Bizi garen ingurune fisikoak. Inguruneek pertsonen osasunean duten pisua edo eragina gero eta nabariagoa da, gero eta gehiago aitortzen da. Pertsona baten ingurune lokalak esaterako, garrantzia izugarria du bere osasun-ohituretan, eta gizarte harremanek, harreman sozialek eragin zuzena dute bere osasun fisiko zein mentalean.
  4. Sistema sozial eta sanitario integratuak. Azken urteotan sistema sozial eta sanitario integratu bat sortu eta garatzearen ideia edo helburua ezarri da. Honen atzean epe luzeko beharrak dituzten pazienteen kopuruaren gorakada bat eta gizarte zerbitzuak eta sanitarioak integratu eta antolatzeko beharra daude; zerbitzuak pertsonaren beharren inguruan antolatzeko beharra.

Ikuspuntu hau maila nazionalean, eskualde mailan eta herri mailan landu behar da. Horretarako garapena zuzenduko duten helburu nazional anbiziosoak, desberdintasunak gutxituko dituen zeharkako estrategia edo estrategia transbertsala, lidergo politiko sendoa, erakunde nazional eta lokalen inguruko gardentasuna, osasun publikoan eta prebentzioan diru-inbertsioak  eta populazioaren osasunaren finantzaketa beharrezkoak dira.

Azken urteotan The King’s Fundek rol garrantzitsua izan du osasunaren integrazioa sustatu eta osasun sistema lokalak bultzatzeko garaian. Dokumentu honek eman beharreko pausuak azaltzen ditu eta ondorio moduan dio etorkizunean populazioaren osasuna izango dela gakoa.

Dokumentu osoa lotura honetan topatuko duzu