Politika publikoak eztabaidagai Feminismo 4.0 Nazioarteko Kongresuan

2019.eko otsailak 15

Egun hauetan ospatu den “Feminismoa 4.0: feminismoaren olatu berriaren irakurketa sozialak eta politikoak” Berdintasunaren nazioarteko kongresuaren eztabaidetako gai bat, politika publikoetatik berdintasuna eraikitzea izan da. Bertan Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak parte hartu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako kongresua, feminismoa eta berdintasunak gaur eguneko testuinguruaren aurrean dituzten erronken inguruko hausnarketa topagunea izan da. Izaskun Landaidak “Azken hausnarketak: Politika publikoetatik berdintasuna eraikitzeko gakoak. Berdintasunerako politika publikoen aurrerabideak eta erronkak: Europako iparraldeko herrialdeei begira” saioan parte hartu du. Berarekin batera Marina Subirats (Soziologiako katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua. Emakumearen Institutuko zuzendari nagusia. Bartzelonako Udaleko errejidore ohia eta alkateordea), Rosa Gomez (Idazkari tekniko orokorra, Andaluziako Juntako Ezagutza, Ikerketa eta Unibertsitate Saila. Sevilla.) eta Mireia Espiau (Vitoria-Gasteizko Berdintasuneko zerbitzuburua) izan dira. Landaidak urte hauetako “berdintasunaren arkitekturaren eraketa” berdintasun politiken lorpena izan dela esan du. Guzti hau Gobernuaren departamentu ezberdinetan, Foru aldundietan eta Udaletxeetan berdintasun unitateen sorkuntza bezalako estruktura egonkorren sorkuntzarekin lortu da; eta baita ere berdintasun plan edo Berdintasun Legea bezalako erramintekin. Erronken artean formazioa, administrazioen arteko koordinazioa edota mugimendu feminista eta elkarte mugimenduarekin sareen eraikuntza azpimarratu ditu.