Osasun Zerbitzu Komunitarioak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Osasun zerbitzu komunitarioek ekimen ezberdinak biltzen dituzte bere barnean, eta ez dira errazak definitzen. Zerbitzuak toki ezberdinetan eskaintzen dira (etxebizitzetan, eskoletan, centro komunitarioetan, etab) eta ez dute ondorioz beste zerbitzu batzuek duten bisibilidadea; ospitalean eskaintzen diren zerbitzu kirurgikoak esaterako.


Osasun Zerbitzu Komunitarioek (OZK) erabiltzaile ezberdinak dituzte, baina ohikoenak  haurrak, adinekoak, pertsona kalteberak, gaixotasun kronikoak dituztenak edo bizitzaren azken etapan daudenak dira. OZKek agente ezberdinekin batera lan egiten dute (NHSkoak zein kanpokoak) zerbitzu egokienak eskaini ahal izateko:

HORNIKUNTZA
Zerbitzu komunitarioak behin bain agehiagota berrantolatu dira azken hamarkadetan. Egun, NHSren hornitzaileek zerbitzu komunitarioen erdia eskaintzen dute, gutxigora behera, eta gainontzekoa instituzio lokalek, empresa sozialek, hornitzaile pribatuek, etab.. egiten dute.

KONTRATAZIOAK
Zerbitzuen kontratazioa ere konplexua da. Kontratazio Klinikoko Taldeek (KKT) helduen zerbitzu komunitario gehienak kontratatzen dituzte, eta instituzio lokalek ordea adingabeentzako zerbitzuak (0-19 urte) eta osasun komunitarioarekin lotutakoak (osasun sexuala, alkohola edo drogak, esaterako)

Odontologia, kartzelatako osasun zerbitzuak edo screening programa nazionalak bezalako zerbitzuak NHS England (leiho berri batean irekitzen da)ek kontratatzen ditu.

OZKen ERRONKAK

1.Finantziazioa
Zaila da OZKetan egiten diren gastuak kalkulatzea, baina urteko gutxigora beherako 10 000 milioi libra inguruko gastua dute.

Datu falta honek ezinezko egiten du gastuaren joerak aurreikustea, baina jakin badakite azken urteotan aurrekontua ez dela aldatu, eskaerak gora egin duen arren. Zerbitzu komunitarioek arrisku handiagoa dute diru-mozketak jasateko, NHSko beste edozein elementuk baino, kontratu bidez finantzatzen baitira (ez jarduerako, besteak egiten duten moduan) eta erabiltzaileak profil altukoak dira.

2.Langileak
Azken denboran OZKetan eman diren diru-mozketak traba garrantzitsua dira zerbitzu komunitarioak zabaltzeko orduan.

NHSren OZKetan lan egiten duten erizain kopurua %14 jaitsi zen 2010 eta 2018 artean, eta zerbitzu akutuetan lanean ari diren erizainena berriz %9 igo zen  epe berean.

Beste kolektibo batzuetan ere datu eta joera kezkagarriak topatu ditugu. Ulermen zailtasunak dituzten pertsonak komunitatean zaintzen dituzten NHSko erizainen kopurua %23 jaitsi zen, eta eskoletan egiten dutenen %25. osasun bisitatzaile kopuruak (haurren osasun-plana garatzeko bisitak egiteko bereziki prestatuta dauden erizain eta emaginak) gora egin zuen osasun programa konkretu bati esker, baina orduz geroztik %23 egin du behera.

Zaila da datu hauek interpretatzea, osasun-bisitatzaile batzuen kontratazioa eta kola-erizain batzuena orain instituzio lokalen esku baitago.

3. OZKen profila
Zenbaitetan osasun zerbitzu nazionalak edo nazio artekoak gidatzen dituztenek eta/edo sistemaren beste departamentu batzean lan egiten dutenek ez dituzte ondo ezagutzen, ez ulertzen Osasun Zerbitzu Komunitarioak. Hau zergatik gertatzen da? Zerbitzuak era pribatuan egiten direlako, zerbitzua jasotzen duenak baino ez du ikusten, eta dauden kontratazio mota eta zerbitzu mota guztiengatik ere bai.

OZKek inoiz ez dute profil nazional bat izan, ezta eraginik edo lidergorik ere, NHSko beste arlo batzuek izan duten moduan.

 

ZER ERAGIN DU HONEK OSASUN ZERBITZU KOMUNITARIOEN ERABILTZAILEENGAN?Presioen gainetik, zerbitzu komunitarioek lanean diraute, ez dira gelditzen eta ez dute amore ematen. Berrikuntza olatu bat iritsi da zerbitzu komunitarioetara; arreta ereduak aldatu dituzten herriak daude adibidez, zerbitzuen arteko koordinazioa hobetu eta honela biztanleen behar fisiko, psikiko eta sozialeiberen ingurutik irtan gabe erantzuteko gai izateko.

Talde Komunitario Integratuak ezinbestekoak dira arreta eredu berriak garatzeko. Talde hauek arreta sozial eta sanitarioko profesionalak biltzen dituzte laguntza bateratua eskaintzeko, bateratua, proaktibo eta konpletua, behar konplexuak dituzten pertsonentzat.

Epe Luzera begira bada plan bat,  “zerbitzu komunitarioak toki guztietan berdiseinatzea” z mintzo dena. Honek zerbitzu komunitarioen birkonfiguratzea eskatzen du (auzoko erizaintza zerbitzua esaterako) “lehen mailako arreta sare berriak” erdigunean izango dituen eredu bat konfiguratzea. Diziplina anitzeko lantalde kom unitario zabaletan dauden arlo guztiei lehen mailako arreta sareekin koordinatzeko eskatu zaie, baita gizarte zerbitzuekin eta hirugarren sektorearekin ere; honela, larrialdi komunitarioak ematen direnean erantzun hobea izateko, eta errehabilitazio zerbitzuak ere hobetzeko.

Berrikuntza ez da soilik zerbitzuetara mugatzen; ikuspuntuei ere eragiten die: aktiboetan oinarritutako ikuspuntuak komunitateek osasuna eta ongizatea sustatzeko duten gaitasunei erreparatzen die. Ideia honek, osasun eta zaintza arloko profesionalak eta beste bazkide batzuk batera lanean jartzen ditu, hirugarren sektoreko erakundeak, talde komunitarioak eta eskolak edo erreskate taldeak bezalako bazkideak .

ETORKIZUNEAN ZER?
Zerbitzu komunitarioak indartzeko konpromiso oro ongietorria izango da, baina erronka nagusia, benetakoa, anbizio eta intentzioak errealitate bilakatzea izango da; eta horretarako ezinbestekoa da zerbitzu komunitarioei lehentasuna ematea eta hauengan arreta berezia jartzea, bai herri mailan baita maila nazionalean ere.