Osasun sailak, aurten, 108.000 euro bideratu ditu, osasun arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-05-2019)

gobernu_kontseilua.jpg

2019.eko maiatzak 21

Gobernu Kontseiluari Nekane Murga Osasun sailburuak onetsitako aginduaren berri eman diote gaur; agindu horren bidez, 2019. urtean osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzak deitzen dira, 108.010 euroan. 

Laguntza-lerro hori Osasun Sailaren estrategian dirulaguntza jaso dezaketen jarduera-arlo nagusietako batean sartzen da. Haren helburua da osasun-arloko langileen gaikuntza areagotzea beren lanbide-praktikan, eta, gerora, osasun-kudeaketaren eremuan sartzeko -bai zentro publikoetan, bai pribatuetan- kudeaketan prestatuko diren profesional berriak sortzea.

Horrela, beka eta laguntzak emango dira, batetik, ikastaroetara joan eta atzerriko zentroetan egonaldiak egiteko, osasun-zientzien eremuan ezagutzak areagotzeko. Eta, bestetik, honako lau eremu hauetan gaitasun aurreratuak eskuratzeko Estatuko zentroetan graduondoak egiteko: osasun-kudeaketa, osasun publikoa, zainketa aringarriak eta familia-medikuntza eta medikuntza komunitarioa. 

Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea dago, EHAAn agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.