Osasun saila eta Osakidetza pazientearen segurtasunaren II. Astea egiten ari dira, Euskadin segurtasunaren kultura sustatzeko eta arlo horretan sentsibilizatzeko

2019.eko irailak 16

Irailaren 17a, Pazientearen Segurtasunaren lehen Mundu Eguna

OSASUN SAILA ETA OSAKIDETZA PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN II. ASTEA EGITEN ARI DIRA, EUSKADIN SEGURTASUNAREN KULTURA SUSTATZEKO ETA ARLO HORRETAN SENTSIBILIZATZEKO

 

Aste honetan zenbait informazio- eta dibulgazio-ekintza egingo dira, pazienteek beraien segurtasunean duten inplikazioa hobetzeko eta sustatzeko.  

Barne- eta korporazio-esparruan, bi ekimen berritzaile aurkeztuko dira “maskuriko zundaketarekin lotzen den gernu-traktuaren infekzioak saihesteko protokoloa” —pazienteak babestera zuzentzen dena—  eta “bigarren eta hirugarren biktimak artatzeko protokoloa” —profesionalen arretari zuzentzen zaiona—.

 

Euskadi, Europako beste herrialde batzuk bezalaxe, aspalditik ari da irailaren 17an ospatzen Pazientearen Segurtasunaren Eguna; edonola ere, Osasunaren Mundu Erakundeak udaberrian egindako azken asanbladara arte, ez da data hori ezarri Pazientearen Segurtasunaren Mundu Egun gisa. Helburua da mobilizatzea pazienteak, osasunaren arloko langileak, politikak formulatzearen arduradunak, akademikoak, ikertzaileak, sare profesionalak eta osasunaren zaintzaren industria, betiere pazientearen segurtasuna defendatzeko eta osasun globalaren lehentasun gisa kokatzeko.

Testuinguru horretan, eta helburu horrekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak zenbait ekintza planifikatu dute irailaren 16tik 22ra bitartean, bigarren urtez jarraian. Ekintza horiek bilduko dira Euskadin segurtasunaren kultura sustatzeko eta horretan sentsibilizatzeko antolatzen denPazientearen Segurtasunaren II. Astean”. Ekimen hori Pazientearen Segurtasunaren Estrategian, 2020, sartzen da. Estrategia horren bidez aurreko 2013-2016 aldiko estrategiarekin erdietsitako lorpenak sakondu nahi dira —lehen estrategia horrek jasotzen zituen Osakidetzak sustatutako pazientearen segurtasunaren arloko proiektuak—, eta erakundeak arlo horretan egindako bideari jarraipena eman nahi zaio.

Nekane Murga Osasuneko sailburuaren hitzetan, ahalegin kolektiboari jarraipena eman behar zaio, ahalik eta segurtasunik handiena lortzeko. Horrek aurrera egitea eskatuko digu, pazientearen segurtasunaren kulturak Euskadin erro sakonak eta sendoak izan ditzan. Horretarako, eta gurearen gisako osasun-sistema aurreratu batean, funtsezkoa da erakundearen eta profesionalen ahalegin bateratua, baita herritarren ahalegina ere.

Horrenbestez, herritarrak beraien segurtasunean inplika daitezen sustatzeko helburuarekin, aste honetan Osakidetzako profesionalek, osasun-zientzietako ikasleek, eta pazienteen elkarteek jakinaraziko diete herritarrei zer garrantzia duen zeregin horretan parte hartzeak. Hiru funtsezko alderdi nabarmenduko dituzte: osasun-zentroetara joatean nork bere burua behar bezala identifikatzea, nork bere ohiko tratamendua ezagutzea eta eskuen higiene egokia zaintzea, infekzioen transmisioa saihesteko neurririk nagusienetako bat den heinean.

Asmoa da pazienteek, haien familiakoek eta zaintzaileek lagundu ahal izatea asistentzian sor daitezkeen akatsak saihesten eta/edo goiz hautematen. Zeregin hori ez da batere erraza, pazientearen zeregina txertatu eta indartuko duen ikuspegi integrala eta orekatua eskatzen baitu, segurtasunaren erantzukizun nagusia osasun-sistemarena berarena dela ahaztu gabe. 

Barne- eta korporazio-esparruko segurtasun-ekintzen artean, aste honetan bi ekimen berritzaile aurkeztuko dira “maskuriko zundaketarekin lotzen den gernu-traktuaren infekzioak saihesteko protokoloa” —pazienteak babestera zuzentzen dena—  eta “bigarren eta hirugarren biktimak artatzeko protokoloa” —profesionalen arretari zuzentzen zaiona—.

Osasun Asistentziarekin lotzen  diren infekzioen prebentzioa eta kontrola da Osakidetzaren segurtasunaren arloko ekintza estrategikoaren ildoetako bat. Gisa horretako infekziorik ohikoenetako bat maskuriko zundaketarekin lotzen den gernu-traktuaren infekzioa da. Osakidetzako zenbait erakundeko profesionalen diziplina anitzeko talde batek, infekzio horiek murrizteko helburuarekin, egin du “maskuriko zundaketarekin lotzen den gernu-traktuaren infekzioak saihesteko protokoloa”.

Era berean, “bigarren eta hirugarren biktimak artatzeko protokoloa” argitaratuko da. Protokolo horrek modu espezifikoan jorratzen du, segurtasun-gorabeheren kudeaketa integralaren barruan, gorabehera bortitz baten esperientziaren eraginpean egon daitezkeen profesionalen arreta (bigarren biktimak) eta inplikatuta egon daitekeen administrazioaren beraren arreta (hirugarren biktimak).

              

EUSKADIKO PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN II. ASTEKO SENTSIBILIZAZIO-JARDUERAK

Hil honen 16tik 20ra bitartean, sentsibilizazio-ekintzak egingo dira Osakidetzako ospitale eta osasun-zentro nagusietan gaitutako informazio-puntuetan, eta, horretarako, zenbait erakundetako segurtasunaren arloko erreferenteen laguntza izango da, baita Osakidetzako profesionalena eta osasun-zientzien arloko ikasleena ere —modu boluntarioan parte hartuko dute—.  Aldi berean, hitzarmenak egin dira zenbait erakunderekin, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriekin eta pazienteen elkarteekin, mezuek ahalik eta hedapenik handiena izan dezaten.  

Egun horietan dibulgazio-materiala, txartelak eta liburuxkak banatuko dira, pertsonei gogoratzeko beraien segurtasunaren arloko zer ekintzatan inplika daitezkeen eta parte har dezaketen:

–    Identifikazioa: behar bezala identifikatzea osasun-zentroetara joaten denean eta datu pertsonalak egiaztatzea ematen zaien dokumentazioan eta ospitaletako besoko identifikatzailean.

–    Tratamendua: norberaren ohiko tratamendua ezagutzea, tratamendu aktiboko orria edukitzea beti, alergien berri ematea eta medikazioarekin lotzen den edozein zalantza kontsultatzea.

–    Eskuetako higienea: eskuetako higienea zaintzea, infekzioen transmisioa saihesteko neurri nagusietako bat den heinean.

 

Kontsultetako itxaron-geletan ere bistaratu ahal izango da material hori, eta Osakidetzaren web-orriaren bidez ere bai. Gainera, Osakidetzaren kanal digitalean eta YOUTUBE kanalean informazio-bideoak ikusi ahal izango dira.

 

https://youtu.be/-ZpAPhKoEF4

  1. urratsa, Garbitu itzazu eskuak

 

https://youtu.be/FlE6dkp3wTg

  1. urratsa, Garbitu itzazu eskuak

 

https://youtu.be/IC6gQQjGq24

  1. urratsa, Ezagutu zure tratamendua

 

https://youtu.be/kW-wgg3dopo

  1. urratsa, Identifikatu zaitez eta egiaztatu zure datuak

 

https://youtu.be/k1uy7X56fk8

Laguntzaile batzuen aurkezpena

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a