Ogasun eta Ekonomia Sailak 2019ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2019-04-09)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 09

Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, Ogasun eta Ekonomia Sailaren 2019ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du gaurko bileran.

Planak Finantza Politikako Zuzendaritzaren eta Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren diru-laguntzak jasotzen ditu.

Planak, nolanahi ere, Ogasun eta Ekonomia Sailak finantza-politikaren, finantza-erakundeekiko harremanen, bermeen prestazioaren, aseguru-bitartekaritzako jardueraren kontrolaren, gizarte-aurreikuspeneko entitateen eta eskualde-politikaren arloetan esleituta dituen eskumenei jarraikiz kudeatzen dituen diru-laguntzak biltzen ditu.

Diru-laguntzaren kontzeptuaren barruan, gauzazko laguntzak biltzen ditu Planak, hala nola sariak (onuradunak aldez aurretik eskatu gabe ematen direnean izan ezik) eta pertsonaren jarduerei lotuta ematen diren beste laguntza batzuk.

Sailak sustapen-jardueraren bidez bete nahi dituen helburuak askotarikoak dira, hainbat eskumen-eremu baititu esleituta:

  • 000 euroko diru-laguntza Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioarentzat, haren funtzionamendurako eta beste sustapen-funtzio batzuetarako.
  • 000 euroko diru-laguntza Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeentzat, enplegu-modalitateko lehentasunezko BGAE berrien eraketa bultzatzeko.
  • 000 euroko diru-laguntza Euskadiko Bitartekarien Kontseiluari prestakuntza-ikastaroak antolatzen eta bitartekaritza eta Euskadiko Bitartekarien Erregistroa sustatzen laguntzeko.
  • ETEek eta enpresaburu indibidualek zirkulatzaile-eragiketetarako edo Luzaro K.F.E. Sozietate Anonimoaren bidez inbertsio-eragiketetarako finantzaketa lortzeko aukeraren sustapena, 1.495.000 euroko zenbateko batez.
  • Elkar bermatzeko sozietateen jardueraren sustapena, bazkideek (ETEek edo enpresaburu indibidualek) finantzaketa lortzeko aukera errazten duten erakunde mutualistak diren heinean, 5.733.250 euroko zenbateko batez.
  • 500 euroko diru-laguntza “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren VIII. ediziorako. Lehiaketaren helburuak honako hauek dira: EAEko lurraldeko garapen ekonomikoa bultzatzen duten inbertsio-jarduerak, proiektuak eta ekimenak finantzatzen dituen EGEF funtsaren eskualde-garapeneko parte-hartzea EAEko gazteei ezagutaraztea, Europari lotutako alderdien eta gaien inguruko interesa piztea, eta sare sozialen erabilera –Europako hedabide berri gisa– eta gazteen artean sortutako egitura finkatzea.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren 2019ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren dokumentu osoa Sailaren webgunean dago eskuragarri:  www.euskadi.eus