Nork zaintzen du nor? Adineko pertsonak zaintzeko zaintzaile informalen eskuragarritasuna Espainian. "Hurbilketa Demografikoa" inkestaren datuetan oinarrituta

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Zentroko (CSIC deritzona) zahartze web atariak, bere 20. zenbakidun "Informes" deritzon argitalpenak gai hau jorratzen du: zaintzaile-informalen eskuragarritasuna Espainian, azken bi hamarkadetan (1998-2018) eman diren aldaketa demografikoekin erlazionatuta, beraien potentzialtasun eta mugen inguruan eztabaidatu eta  Zaintzaileen Arrazoian (Caregiving ratios) aurrera egiteko proposamen bat jaso.

Egileek -Rosa Gomez, Cecilia Fernandez eta Noelia Camara- ikerketa baten oinarritutako emaitzak aurkezten dizkigute. Aipatutako ikerketa I+G+I proiektu batetako esparruan finantzatu du  Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak eta bere izena "Flujos de longevidad, salud y bienestar en el cuidado informal en el sur de Europa" deritzona da.

 

Abiapuntua

Hiru egileek beraien analisia ondorengo gaiarekin hasten dute: zainketak ematen dituzten eta hartzen dituztenen arteko desoreka demografikoa hainbat  faktoreen konbinazioa dela eta; hala nola, gizarte motatakoak (emakumea lan merkatuan sartu da, pertsona bakarreko familiak ugaritu dira eta abar), demografikoak (biztanleriaren bizitza-luzera ugaritu da) eta kulturakoak (nahien garrantzia igo da eta hautu indibidualak).

Desoreka  bere tamainari buruzko daturik ez egoterekin lotuta dago, berau  txostenaren helburuetariko bat bilakatuz.

 

Zainketa eta zaintzaile diren pertsonei buruzko oraingo eta  etorkizuneko adierazleak.

Ikuspegi demografiko batetik soilik, txostenak alderdi hauetan sakontzen du:

  • "Dependency Ratios" deritzen adierazleen erabilera tradizionala. Zahartze demografikoaren neurri deskribatzaile gisa, zalantzan jartzeko modukoa da. Izan ere, adin kronologikoa ez da irizpide bakarra mendekotasuna duen biztanleria zehazteko. Aitzitik, proposamen berriek, mendekotasuna zehazteko elementu dinamikoen (bizitza-luzera joera,   minusbaliotasunaren prebalentzia eta abar) erabilera ekarri dute.
  • Zaintzaile-informalen eskuragarritasuna kuantifikatzen duten azterketa ezak, bai Espainian bai nazioarte mailan. Dauden datu apurrak, nazioarteko erakundeek egin dituzte. Bat egiten dute adierazten, potentzialki zaintzaileak diren pertsonen kopurua murriztu dela. Europa mailan, iragarpen batzuetan adierazten da 2050 urtetik aurrea,  mendekotasuna duen pertsonen kopurua laguntzeko prest daudenak baino kopuru altuagoa izango dela.  Espainian, potentzialki zaintzaile-informalen eskuragarritasuna jaitsi da; 15 izatetik (1998 urtean) 9 izatera (2018 urtean).
  • Potentzialki zaintzaileak diren pertsonen kopurua aztertzeko aukera. Zainketa arrazoia (Caregiving Ratios),zainketa errealen patroietan oinarritua dauden, ez bakarrik belaunaldien arteko (alaba /semeetatik adineko gurasoetara profila gorantz doa) zainketa ereduan. Izan ere, ahaztu egiten ditu gailentzen ari diren profilak (gizonezkoen parte hartzea mendekotasuna dutenei zaintzeko eta adinez 80 urtetik gorakoak izaki).

 

Ondorioak

  • Egileek beharrizan bat ikusten dute: lortu behar dela hobetzea laguntza behar duen biztanleria eta potentzialki zainketa informalak emango dituenaren arteko oreka demografikoaren estimazioa.
  • Espainian belaunaldien arteko zaintzaile profilari dagokionez ondorengoa antzematen da: potentzialki zaintzaile-informalak diren pertsonen kopurua pixkanaka behera egiten ari dela. Aitzitik gorakada ikusten da adinez 65 urtetik gorakoak diren  zaintzaileen profilean. Arrazoiak: adinekoen artean  mendekotasuna duten emakume kopurua igo izatea eta orokorrean bizitza-luzerak gorantz egitea.  Halaber, joera honek ez dauka oihartzun handirik epe luzerako zainketa  gizarte politiketan eta bereziki gizarte eta ongizate alderdiei dagokionez, kalteberatasun handia izan eta mendekotasun egoeran daudenentzako arreta ereduetan.  Egoera hau larriagotu daiteke zainketa informalaren kargak duen ondorioagatik.
  • Azken finean, Ongizatearen Estatua testuinguruan, mendekotasun egoeran daudenentzako arreta eredua aldatzeko beharrizana ikusten da. Hain zuzen ere, orain arte familia sareei (Espainian zaintzaile-informalak zainketen %80a ordezkatzen dute) esker mantendu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu 20. zenbakidun "Informes Zahartzea Sarean" deritzon argitalpena  "CSIC" deritzonak argitaratua.