Nerea Karmele López-Uribarrik eta Xabier Patxi Arrietak "Informazio Sistemak eta Genero-ikuspegia" izeneko prestakuntza jardunaldian parte hartu dute

2019.eko otsailak 01

Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuorde Nerea Karmele López-Uribarrik eta Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendari Xabier Patxi Arrietak Euskadiko Administrazio Orokorreko langileei zuzendutako "Informazio Sistemak eta Genero-ikuspegia" izeneko prestakuntza jardunaldian hitz egin dute gaur.

Lakuan egin den mintegiak 2018an “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea (Otsailaren 18ko 4/2005)” betetzeko egin diren ekimenak errepasatzeko balio izan du. Azpimarratzekoak dira besteak beste, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak argitaratutako “Tresna teknologikoak genero-ikuspegia duten estatistika eta azterlanei egokitzea” izeneko zirkularra edo eta, EJIEri. Eusko Jaurlaritzaren Informatika elkarteri, enkarguak egiteko erabiltzen den plantillaren moldaketa.