Miren Dobaran sailburuordeak Euskadiko Toki Erakundeen Legea Garatzeko Dekretu-proposamena azaldu du publikoki Arabako teknikari eta ordezkarien aurrean
2019.eko maiatzak 15
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak euskararen normalizazioarekin herri administrazioetan zerikusi handia duten bi proposamen azaldu zituen, atzo, Lakuako Euskaldun Berria aretoan, udal eta foru erakundeetako ordezkarien eta hizkuntza normalizazioko teknikarien aurrean. Bi proposamen horiek honako hauek dira: Euskadiko Toki Erakundeen Legea Garatzeko Dekretu proposamena eta 86/1997 Dekretua berrituko duen dekretu-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. Azalpenen ostean, Dobaranek erantzun zituen gaiaren inguruan zeuden zalantzak.
Ekitaldi horretara 58 pertsona joan ziren, eta bi ordu eta erdi iraun zuen.