Mendekotasunaren arreta Espainian. Egungo sistemaren ebaluazioa eta epe luzeko zaintzen eredu berri baten proposamena

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Rosa Mertinez, Susana Roldán eta Mercedes Sastre ekonomialariek, Espainiako 65 urtetik gorakoentzako mendekotasun ereduaren inguruko artikulu hau idatzi dute. Artikulua Osasun ministerioaren mendean dagoen Ikerketa Fiskalen Institutuak (leiho berri batean irekitzen da) argitaratu du.

Edukiak
Ikerketak bi atal nagusi ditu:

  • Lehen atalean mendekotasunarekin lotutako epe luzerako zaintzen eskaria determinatzen duten faktoreak ageri dira: zahartze demogradikoa, osasun-egoera, faktore sozial eta instituzionalak eta faktore teknologikoak.
    Horrez gain, egungo Espainiako epe luzeko zaintzen eskaria ikertzen dute, ikuspuntu ezberdinak erabiliz: datu administratiboetatik eta etxeetan egiten diren inkestetako datuetatik abiatuta (Bizi-baldintzen inkesta, osasun inkesta nazionalak eta europarrak, eta osasuna, zahartzea eta erretiroaren inguruko inkesta europarra – SHARE-)
  • Ikerketaren bigarren atalak egun Espainian indarrean dagoen zaintza ereduaren errotiko aldaketa planteatzen du. Artikuluaren idazleek zaintza eskubide unibertsala ziurtatzen duen eredu bat proposatzen dute; pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena: mendekotasuna duten pertsonenak, zaintzaileenak eta senitartekoenak.
    Mendekotasunaren arretaren inguruko politika publikoak ezarri zirenetik hamar urte baina gehiago pasa direnean, ikerketa honek bi testuinguruak (lehengoa eta oraingoa) konparatu eta ikasgaiak ateratzeko beharra planteatzen du; mendekotasunaren arreta sistema berri eta egokiago bat diseinatu ahal izateko.  Horretarako Suedia jartzen dute eredu modura, estaldura maila espainiako kasura egokitu eta simulazio bat egiteko

Ikerketak  zaintza ereduaren kostearen estimazio bat egiten du eta finantziazio-bide batzuk ere aztertzen ditu (IRPFn adinari, desgaitasunari eta mendekotasunari loturiko sustapen fiskalak kenduz- minimo pertsonal eta familiarretan igoerak, kenkari autonomikoak kuotan eta kenkari estatalak zergaren kuota diferentzialean, etab), eskari mota edo eskenatoki ezberdinen arabera:

  1. Batetik, inkestetako datuen (SHARE-2015) arabera kalkulatzen den eta egungo sistemaren balorazio-baremoaren arabera definitzen den eskariaren estaldura egokia.
  2. Bestetik, Mendekotasuna duten adineko pertsonek, sexu eta adin taldeetan banatuta, Suedian egiten duten zerbitzu bakoitzaren erabilera maila. Hau behatu, bi herrialdeen arteko ezberdintasun demografikoak kontuan hartu, moldatu eta Espainako kasura aplikatu da.

Amaitzeko diseinatu den sistema hau inplantatzeko beharreko baliabideak aztertu dira eta itzulkin ekonomiko zein sozialak izango dituela aurreikusi da: langabezi-subsidioaren murrizketak eragingo lukeen aurrezkia, sortutako enpleguak segurtasun sozialaren kuotak igotzea ekarriko luke; BEZa jatorri duten diru sarreren igoera, IRPFa eta Sozietateen gaineko zergena, gizarte-kohesioa hobetzea, zaintzaileen bizi-kalitatea eta osasun egoera hobetzea, enpleguan hobekuntzak, genero berdintasunean aurrerapausoak, etab.

Ondorioak
Simulazioaren ondorioek garbi uzten dute Espainian estaldura zabaldu beharko litzatekeela adinekoen %18   babestera iritsi arte, 1.6 milioi erabiltzaile gutxi gora behera. Gaur egun eskubide hori aitortua dutenak baino %78 gehiago lirateke horrela, eta EELZ jasotzen dutenen bikoitza.

Horrez gain, babesaren intentsitateak gora egin behar luke (pertsona onuradun bakoitzeko zerbitzu gehiago) eta prestazio- katalogoaren estruktura ere aldatu behar litzateke, prestazio monetarioen ordez, mendekotasuna duten pertsonei zerbitzuak eskainiz (etxez-etxeko arreta, egoitzetako arreta, eguneko zentroak,etab).

Artikuluaren idazleek ondorioztatu dute estalduraren zabalera eta intentsitatearen igoera handienak adin aurreratuena duten pertsonengan egin beharko liratekeela;  populazioaren segmentu honetan ematen dira bi sistemen arteko babes-desberdintasun handienak.

Ondorioz, Suediako sistema bertan ezartzeak  80 urtetik gorako 1,2 pertsonei zerbitzuak eskaintzea ekarriko luke, eta 2016an Espainian 660.381 baino ez ziren eskubide hori zutenak; horietatik 471.865k baino ez zuten benetako laguntzarik jasotzen.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero "La atención a la Dependencia en España. Evaluación del sistema actual y propuesta de implantación de un sistema basado en el derecho universal de atención suficiente por parte de los servicios públicos. Estudio de su viabilidad económica y de sus impactos económicos y sociales. Papeles de Trabajo 5/2018 (leiho berri batean irekitzen da)" (Instituto de Estudios Fiscales, 2018) dokumentua kontsulta dezakezu.