Kultura, Euskara eta Kirol Batzordea (2019/04/09)

2019.eko apirilak 09

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du gaur Euskara, Kultura eta Kiroleko Batzordean, Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den ekimenak azaltzeko, kirol-lehiaketaren euskal esparru bat sustatze aldera.EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak eskatuta egin da agerraldia, eta Zupiria sailburuak bultzatzen ari diren proiektuetako batzuk azaldu ditu, baita premisak ere, bere iritziz bete beharrekoak euskal lehiaketa-esparru hori bultzatzeko.

Sailburuak adierazi duenez, euskal lehiaketa-esparruaren ikuspegi horrekin bultzatuko diren ekimenek “jasangarriak” izan behar dute, eta trantsizio bat aurreikusi behar dute orain dauden lehiaketetatik. Bigarren, adierazi duenez, bultzatuko den ekimen orok modalitate bakoitzean parte hartzen duten agenteen “itxaropenak bete” behar ditu, “kirolarien, kluben eta federazioen garapena ahalbidetuz”.

Zupiriak adierazi duenez, gainera, kontuan hartu behar dira modalitate bakoitzaren ezaugarriak eta, beraz, lankidetzan aritu behar da modalitate bakoitzeko protagonistekin.Azkenik, adierazi duenez, euskal lehiaketa-esparru horren garapenaren ardatzak Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar du, hortik aurrera lehiaketa-esparrua zabaldu ahal izango bada ere, eta sortzen joango diren proiektuek erakargarriak izan behar dutela esan du.

Hala, Euskal Errugbi Liga bat sortzeko eman diren pausoak azaldu ditu, mugaren bi aldeetako taldeak bilduko dituena eta, adierazi duenez, Liga berri hau, hasiera batean kopa moduan, uda baino lehen hasiko da Euro Basque Rugby Challenge-Euskal Errugbi Liga izenez. Adierazi duenez, Euskal Errugbi Ligak bai gizonezko bai emakumezko modalitateak izango ditu.

Zentzu horretan, Euskal Herria Kopari (emakumezko modalitatea) eta Euskal Herria Txapelari (gizonezko modalitatea) Eusko Jaurlaritzak emandako babesa azaldu du sailburuak, euskal futbol-talde onenak urtero biltzen dituzten lehiaketei, alegia. Adierazi duenez, lehiaketa horiek eskubaloira hedatzen ari dira Emakumezkoen Euskadiko Koparekin (emakumezko lehiaketa) eta Euskal Koparekin (gizonezko lehiaketa), baita saskibaloira ere, Euskal Koparekin, bai gizonezko bai emakumezko modalitatean.

Euskal lehiaketa-esparruaren ikuspegi horrekin koherentzia gordetzen duten beste adibide batzuk, Zupiria sailburuak aipatu dituenak, hauek dira: traineruen ACT Liga, gizonezko pilota-lehiaketa profesionalak eta Emakume Master Cup, aurten hirugarren edizioa bete duena.Gainera, pilotaren arloan, zesta-punta modalitatean oraingoan, Eusko Jaurlaritzak Jai Alai World Tour-i emandako babes ekonomikoa aipatu du sailburuak.Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Itzuliari emandako babesak duen garrantzia ere nabarmendu du, euskal errepideetara munduko txirrindularirik onenak ekartzeaz gainera euskal txirrindulari onena saritzen duen txapelketari, alegia.Azkenik, sailburuak gogora ekarri duenez, 2020an Soka-tirako Munduko Txapelketa Getxon izango da, eta bertan parte hartuko du ofizialki Euskal Selekzioak, eta, adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak, datorren urtean ere, Munduko Pilota Txapelketa bat egiteko asmoa du, non euskal selekzioak ofizialki parte hartu ahal izango duen.

Bere agerraldia amaitzeko euskal selekzioak ofizialki aintzatetsiak izatea lortzeko eman beharreko pausoak adierazi ditu Bingen Zupiria sailburuak. Sailburuak adierazi duenez, euskal selekzio eta federazi batzuk ofizialki aritzen dira lehian edo dagozkien kiroletako nazioarteko federazioetan onartuak izan dira. Horren adibide ditugu soka-tira, kayak-surf, skyrunning selekzioak eta pilota-modalitate batzuk, edo boxeo eta mendiko federazioak. Bestalde, adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da beste federazio eta selekzio batzuek ere nazioarteko aintzatespen hori izatea. Esan duenez, ofizialtasuna lortzeko aukera handiagoa duten modalitateetako euskal federazioekin bildu da Eusko Jaurlaritza, eta babesa ematen ari zaie pausoak norabide horretatik emateko. Surfaren, futbolaren edo halterofiliaren kasuan adibidez, izan dituzten bileretan onetsi egin dute dagozkien nazioarteko federazioei eskatzea euskal federazioak onartuak izateko.

 

 

Batzordeak eskatutako agerraldia

Azalpenak eman ditzan kirol lehiaketaren euskal esparruaren ekintza-planaren betetze-maila zertan den ezagutzeko (11\10\06\03\00573)

Egilea: Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua