Josu Erkorekak eta Aintzane Ezenarrok kontzentrazio esparruetara egindako deportazioen lekukoei harrera egin die

20190124_184757.jpg

2019.eko urtarrilak 24

  • Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutua “Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetaramahai ingurua antolatu du  gaur arratsaldean
  • Ekitaldian lan eta hilketa esparruetara deportatutako biktimen familiak batu dira. Gutxienez 200 euskaldun nazien kontzentrazio esparruetara deportatuak izan ziren.

 Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarro Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetaramahai-inguruan izan dira gaur arratsaldean. Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko eguna da datorren urtarrilaren 27an eta egun horren harira, antolatu du Gogorak mahai-ingurua. Helburua gerratik ihesi eta behin gerra galduta errepresio frankistatik ihes egin eta Frantzian erbesteratu ostean, nazien lan eta hilketa esparruetan amaitu zuten pertsonen berri ematea izan da.

Josu Erkorekak eta Aintzane Ezenarrok Lucia eta Puy Odria ahizpei harrera egin die, kontzentrazio esparruetara egindako deportazioen lekuko bezala, hala nola, bertaratu diren biktimen familiei ere, jasandako sufrimenduagatik.

Lucía eta Puy Odria ahizpak Les Alliers-etik (Frantzia) deportatu zituzten, bere familiarekin batera, Mathaussen-eko esparrura, “927 konboia” bezala ezagutzen den horretan, esparru nazietara eramandako zibilen lehen konboia dena. Behin hara iritsita, 13 urtetik gorako gizonezkoak trenetik jeitsi arazi zituzten, tartean sekula gehiago ikusiko ez zituzten aita eta anaiaordea. Naziek konboia Hendaiara bueltan bidali zuten Lucia eta Puy bertan zirela gainontzeko emakume eta umeekin.

MAHAI-INGURUA

Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetaramahai-inguruan parte hartu duten hizklariak honako hauek izan dira:

  • Benito Bermejo: historialaria da eta errepublikarren deportazioaren ikerketan especialista. Berak modu sakonean ikertu duen Francisco Boix-en bizitzan oinarritzen den “El fotografo de Mathausen” pelikularen gidoilaria ere izan da. Bere hitzaldian, deportazioak gertatu zireneko testuinguru orokorra azaldu du.
  • Etxahun Galparsoro: historialaria da eta bere hitzaldian azaldu du gutxienez 200 izan zirela nazien lan eta hilketa esparruetara deportatutako euskaldunak. Etxahun Galparsorok ikerketa lana burutu du, Gogorak lagunduta, hain zuzen nazien kontzentrazio esparruetara deportatuko euskaldunen gaian sakontzeko.
  • Ana García Santamaría: zenbait urte daramatza artxibo historikoak arakatzen eta horri esker erbestea eta deportazioa bizi izan duten emakumeen biografiak ezagutu ditu eta horietan zentratu du bere hitzaldia.