Josu Erkorekak Bozeramaile lana azaldu die Villanuevako Unibertsitateko publizitate fakultateko ikasleei

IMG-20190221-WA0008.jpg

2019.eko otsailak 21

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Villanuevako Unibertsitsateko (Madril) Publizitate Graduko 3. Eta 4. Mailako ikasleei hitzaldia eman die gaur Vitoria-Gasteizen. 

“Komunikazio Instituzionala” irakasgaiaren barnean, lan jardunaldian parte hartu duten ikasleek Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren lanaren egunerokoa ezagutu ahal izan dute. Josu Erkorekaren hitzaldiaren ondoren, solasaldirako tartea egon da non ikasleek galderak egin eta zalantzak argitu ahal izan dituzten.