Josu Erkoreka XXV. "Salvador de Madariaga Europako Kazetaritza Sariak" banatzeko ekitaldian izan da

Irekia__1_.jpg

2019.eko ekainak 19

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, XXV. Salvador de Madariaga Europako Kazetaritza Sariak” banatzeko ekitaldian izan da gaur.

Bilboko Arte Ederren Museoko Auditorioan egin den ekitaldian La Vanguardia egunkariko Xavier Mas de Xaxás, Onda Cero irratiko Carlos Alsina eta Tele 5 telebista kateko Ana Núñez-Milara kazetariak saritu dituzte. Diploma bana eta 12.000 euro jaso dituzte.

Europako Parlamentu, Batzorde eta Kazetarien Elkarteak antolatzen dituzte XXV. Salvador de Madariaga Europako Kazetaritza Sariak” eta urtero hiru modalitatetan banatzen dira: prentsa idatzian, irratian eta telebistan.