Josu Erkoreka: "Aurrekontuei kontra egitea, ez da Gobernuari kontra egitea, euskal gizarteari kontra egitea baizik"

2019.eko ekainak 23

Josu Erkorekak, Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako “Aterpe 1936. La Huella” eskulturan egin zaien omenaldiaren aurretik aktualitate politikoaren gaineko adierazpenak egin ditu. 

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburuak, nabarmendu du 2019 Aurrekontuak oso onak direla, euskal gizarteak behar dituen aurrekontuak, haiz zuzen. Horrela, sailburuak oposizioari erantzunkizuna eta babesa eskatu dizkio, gainontzeko gai politikoak alde batera utzi eta aurrekontuaren erronketan zentratu daitezela. “Momentu honetan, aurrekontuei kontra egitea, ez litzatekelako Gobernuari kontra egitea, euskal gizarteari kontra egitea baizik”, esan du.

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak azpimarratu du aurrekontu hauek oso garrantzitsuak izango direla, alde batetik, legealdiaren azken aurrekontuak izango direlako, eta, bestetik, egoera ekonomikoak apustu garrantzitsuak egitea ahalbidetzen duelako. Bilakaera ekonomikoa, hazkundea, enplegua eta zerbitzu publikoak finkatzea oso garrantzitzua dela esan du Erkorekak. “Bide hori indatu egin behar da”, gehitu du.

Gobernu Zentrala eratzearen inguruan galdetuta, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzarentzat geroz eta premiazkoagoa dela Gobernu Zentrala eratzea, egoera egonkorrean eratzea, hain zuzen. Horrela, Josu Erkorekak eskatu du lehen bait lehen eman daitezela eman beharreko urratsak Gobernua osatze bidean, esku artean dituzten gaiak berreskuratu ahal izateko. Sailburuak esan du gai asko daudela mahai gainean, denak garrantzitsuak, eta euskal gizartea legealdian zehar izandako solaskidetza eta elkarlanerako esparru guztiak noiz bereskuratu zain dagoela nabarmendu du. “Arazo guztiei erantzuna ahalik eta azkarren eman ahal izateko”, gehitu du.