Jon Azkue sailburuordea Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusi Izaskun Goņi Razquinekin batzartu da

Jon Azkue eta Izaskun Goņi

2019.eko urtarrilak 21

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkue Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñirekin batzartu da.

Bileran parte hartu dute ere Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari Elena Pérez Barredok, Osalango zuzendari Alberto Alonsok, Gizarte Ekonomiaren zuzendari Joaquín Díaz Arsuagak eta Lan eta Justizia Saileko Kabinetearen zuzendari Mikel Unzaluk.

Izaskun Goñik Eusko Jaurlaritzako egoitzara gaur egin duen bisita instituzionalaren baitan kokatu da bilera eta ondoko gaiak landu dira, besteak beste: Euskadiko Kooperatiben Lege-proiektua, Gizarte-elkarrizketarako Mahaia Sortzeko Dekretua, Osasun eta Lan Segurtasunaren EAEko Estrategia, Lan Ikuskaritzaren jarduketa-planak eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari dagozkion horiek.