Jaurlaritzak 76,18 milioi euro bideratu ditu Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo; eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailetara, 2019rako luzatutako aurrekontuan sartu ez ziren zenbait jarduketari ekiteko ( Gobernu Bilera 2019-04-16)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 16

  • Horrez gain, 2020n, 2021en eta 2022n 32 milioi euroko konpromiso-kredituak sortzea baimendu da. Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak izango dira hartzaileak

 Kreditu Globala 76.185.553 eurotan handitzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailak izango dira onuradunak eta xedea da 2019rako luzatutako aurrekontuan sartu ez ziren jarduketa ezberdinak finantzatzea.

2018ko ekitaldiko aurrekontuak 2019rako luzatu zirenez, luzatutako beren aurrekontuetan zuzkidura nahikorik ez duten jarduketa batzuk finantzatzeko beharra dute EAEko Administrazioko Sail ezberdinek.

Saila

2019

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

41.609.659

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

24.295.928

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa

3.070.000

Kultura eta Hizkuntza Politika

7.209.966

GUZTIRA

76.185.553

Gobernu Kontseiluak 2020ko, 2021eko eta 2022ko ekitaldietan 32.056.000 euroko konpromiso-kredituak sortzea baimendu du ere:

Saila

2020ko KK

2021eko KK

2022ko KK

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

14.556.000

 

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

7.500.000

7.500.000

2.500.000

GUZTIRA

22.056.000

7.500.000

2.500.000