Itsasertzaren kutsadurari aurre egiteko eaeko larrialdietarako plan bereziaren proiektuaren berri eman da (Gobernu Bilera 09-04-2019)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 09

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak 2018ko urrian aldeko txostena eman ondoren, gaur informatu da Gobernu Bilera, Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko EAEko Larrialdietarako Plan Bereziaren Proiektuaz, behin Estatuko Babes Zibileko Kontseilu Nazionaleko Batzorde Iraunkorrak atzo proiektua egokitzat jo eta gero.

Itsasertza EAEko Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea (LABI) garatzeko prozedura bat da, eta itsasoko kutsadura-egoerei aurre egitea du helburu, horien intzidentzia arriskutsua izan badaiteke pertsonentzat eta ondare materialarentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak 2018ko urrian eman zuen Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko EAEko Larrialdietarako Plan Bereziaren Proiektuaren aldeko txostena.  

Gobernu Bileran onartu ahal izateko, Barne Ministerioko Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren Batzorde Iraunkorraren azken administrazio-tramitea bete behar zen.

Planaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertza da, eta, eragin operatiboetarako, lurralde-zatiketarekin bat datozen bi eremutan banatzen da: Bizkaia eta Gipuzkoa.

Planean arriskuen analisia egiten da, eta horren baitan baldintza meteorologikoen, ozeanografikoen eta ingurumenekoen araberako kutsadura-arriskuak ebaluatzen dira. Horrez gainera, instalazioen ezaugarriak eta horien baldintza operatiboak ere aztertzen dira, hala badagokio eremurik zaurgarrienak identifikatuta aplikazio-esparruko sentsibilitate-mapen bidez, Plana aktibatzen den egoeretan eremu horiek babesteko.

Horrez gainera, plana zein egoeratan aktibatuko den zehazten da, gerta litezkeen egoerak eta faseak kontuan hartuta, gertakariaren larritasunaren arabera.

Planean, besteak beste, beste plan batzuekin koordinatzeko sistema ere jaso da, eta bertan zehazten da plana maila bereko edo goragoko beste plan batzuekin koordinatzeko eta integratzeko prozedura, Erantzuteko Sistema Nazionalean ezarritako irizpideei jarraituz.

Bestalde, planeko jarduketa-prozeduran daude zehaztuta gorabeheraren bat gertatzen bada aktibatu behar diren protokoloak eta kalteak handiagoak izatea prebenitzea eta galaraztea eta jada egindako kalteak konpontzea helburu duten berehala erantzuteko neurriak.