Itsas salbamenduko ontzi baten erabilera Gurutze Gorriari dohainik lagatzeko baimena eman da (Gobernu Bilera 2019-02-05)

logoconsejo.jpg

2019.eko otsailak 05

Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomia Sailak eskatuta, baimena eman du Itsas salbamenduko Ogoño I ontziaren erabilera Euskadiko Gurutze Gorriari dohainik lagatzeko, Euskadiko Itsasoko Gurutze Gorriak bakarrik erabil dezan.

Baimena 10 urtean lagatzeko da, eta 10 urte horiek luza daitezke. Ontzia eraiki berria eta azken belaunaldikoa da, eta Segurtasun Sailak 186.000 euroko inbertsioa egin du erosi eta hornitzeko.