Itelazpik emakume eta neska zientzialarien lana ikustarazteko argazki lehiaketa jarri du martxan

Screenshot_20190211-175210.jpg

2019.eko otsailak 13

Otsailaren 11an, emakume eta neska zientzialarien eguna ospatu dela eta, Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, argazki lehiaketa bat jarri du martxan. Bigarren edizioa da eta asmoa Berdintasunaren aldeko Itelazpiren 2020ko egutegia osatzea da.

Emakumea Teknologian” argazki lehiaketaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako parte hartzaileek emakumea teknologian ikustarazteko estiloa duen argazki bat eta pertsona horreek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dute.

Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Irabazleak Donostiako Eureka! Zientzia Museorako sarrera bi eta Basque Culinary Centerren bi lagunentzako bazkari bat lortuko ditu.

Itelazpiren “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek hemen informazio gehiago eta lehiaketaren baldintzak eskuratuko dituzte.