Irakaskuntza-kooperatibentzako dirulaguntza deialdia (Gobernu Bilera 2019-04-09)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 09

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titularrak diren kooperatibentzat dirulaguntzak deitzen dituen agindua. Deialdi honek 33.000 euroko diru kopurua du.

Deialdi honen xedea da irakaskuntza-kooperatibei dirulaguntzak ematea, ikastetxe horietako ikasleei zein haien gurasoei zuzenduriko prestakuntza jarduerak egiteagatik dituzten gastuetan laguntzeko. Diruz lagundu ahal izango dira ikasleei zuzenduriko jarduera osagarriak ere (irteera, txango edo topaketak).

Deialdi honen bidez dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerak inklusibitate eta hezkidetza perspektibaz diseinatu eta garatu beharko dira. Diruz lagunduak izan daitezke ikastaro, mintegi nahiz tailerrak ematerakoan sortu diren gastuak, bai eta horien antolaketak eragindakoak ere (hizlariaren bidaia, ostatua, edo mantenu gastuak, lokalen alogera, eta prestakuntza jarduerarako materiala erostea).