Hastear dira Ondarroako portua dragatzeko lanak

ondarroa_MAA4519.jpg

2019.eko otsailak 12

Bihar hasiko dira Ondarroako portua dragatzeko lanak, gutxieneko sakonerari eusteko eta bere operatibitatea bermatzeko. Dragatze-lan horiek kirol-dartsenaren aldean, kirol-erabilerako itsasadarrean eta ibai-ahoko kanalean egingo dira, eta maiatzaren 31rako amaituta izatea aurreikusten da.

Dragatuko den esparru osoa portu-eremuan dagoen arren, lohiak isurtzeko puntua itsas zabalean dago. 34.417 m3-ko lohien dragatzea “Cabo do Mundo” gangil koilara bidez burutuko da.

Kalitate oneko materiala hondarra da, eta nagusiki hondartzan botatzea gomendatzen da. Hondar garbiaren dragatua, 15.000 m3-koa, “Beatriz Maria” draga bidez sukzionatuko da, eta ondoren, Saturrarango urpeko hondartzan isuriko da.

Zonaren arabera, dragadurako beharrezko kotak honakoak dira:

  • Bokana: -5,5 metroko kota
  • Amaierako kanala: -2,0 metroko kota
  • Artibai ibaiaren kanala: -1,5 metroko kota
  • Kirol Portua: -1,5 metroko kota

Lana Drasemar SL enpresak egingo du, eta adjudikazio-aurrekontua 439.826 eurokoa da (BEZ sartu gabe). Ingurumenaren arloko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko, AZTI zentro teknologikoak egingo du lanen jarraipena.