Zero Plastiko Urdaibai ekimenak 8 tona hondakin bidu ditu Urdaibaiko Biosferaren Erreserban

2019.eko ekainak 08

 

  • Parte hartu duten 2.500 bolondresek eta 300 urpekarik eta itsasontzik baino gehiagok 8 tona plastiko eta beste hondakin batzuk bildu dituzte Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren itsasertzean 
  • Iñaki Arriola sailburuak atsegin handiz baloratu ditu herritarrek erakutsi duten konpromisoa zein hartutako hondikinen kopurua
  • Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Biosferaren Erreserben Nazioarteko Sarearen Zero Plastiko Lantaldean dago, munduko irlen eta kostaldeen 16 erreserbak osatuta

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak atsegin handiz baloratu du gaur goizean Urdaibaiko itsasertzean eta Erreserbako barruko hainbat puntutan herritarrek burutu duten plastikoen bilketa. Arriolaren hitzetan, “mota guztietako 8 tona hondakin eta plastiko bildu dira eta parte hartu duten pertsoneko konpromiso handia erakutsi dute jardunaldi osoan zehar”.

Adin guztietako 2.500 bolondresek eta 300 urpekarik zein itsasontzik, Euskadikoak eta aldiriko zonaldetakoak, 8 tona plastiko eta beste hondakin batzuk bildu dituzte.

“Bildutako hondakinez gain, gako garrantzitsua izan da parte hartzaile guztien artean lortutako sentsibilizazioa. Gaurkoa egunero egiten ditugun ahalegin txikiekin helburu orokor handiak lortu ahal direla erakusteko balio izan da, guztiok jakin dezagun”, nabarmendu du Arriola sailburuak.  

Zero Plastiko Urdaibai ekimenak Ozeanoen Munduko Egunarekin bat egin du, ekainaren 8an, Ingurumenaren Mundu Egunetik (ekainaren 5ean) hiru egunera. Helburua: itsas ekosistema eta kostaldea kutsatzen duen zabor eta plastiko kantitateari buruz -erabilera bakarrekoak gehienak- sentsibilizatzea. Are gehiago, itsaso eta ozeanoetako hondakinen %70 dira arrantzarako gailu ahaztuak, mikroplastikoak eta botatzen diren plastikoak: poltsak, edalontziak edo mahai-tresnak.

Plastikozko botila batek 500 urte behar ditu, gutxienez, itsas hondoan degradatzeko, arrantzarako pitak 100 urte gehiago. Plastikozko poltsa huts batek 50 urte baino gehiago behar ditu erabat deskonposatzeko.

 

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak Biosferaren Erreserben Nazioarteko Sarearen Zero Plastiko Lantaldean parte hartzen du, munduko irlen eta kostaldeen 16 erreserbak osatuta: Sea Area uharteak, Blekinge uharteak, Cat Ba uharteak, Commander  irlak, Fuerteventura, Kanaria Handia, Man irla, Jeju, La Hotte, Lanzarote, Menorca, Ometepe, Palawan, Guanahacabibes-eko penintsual, Terres de l’Ebre eta Urdaibai.

Urdaibai ohiz kanpoko edertasuna eta aberastasun ekologikoa duen naturagunea da; UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an. Guztira, 22.000 hektareako azalera dauka, hainbat labar, mendi, hondartza, ibai, urpeko ur, kobazulo, baso natural eta paduraz osatua. Horrez gain, biodibertsitate handia dago Oka ibaiak itsasoratzean sortzen duen estuarioan. 

Horren erakusgarri dira bertan aurki ditzakegun 729 animalia-espezieak, 821 landare-espezieak, 86 habitatak eta interes geologikoko 52 lekuak; halaber, badauzka 3 Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) bat ere, Natura 2000 Sarean daudenakSolabe-Laida

 

Ekimen jasangarria

Zero Plastiko Urdaibai ekimen jasangarri bat da. Erronka Garbia ziurtagiria dauka, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emana. Horregatik, Bermeo eta Gernika-Lumoko elkarguneetara joateko, garraiobide publikoa (Bizkaibus eta Euskotren) erabiltzea aholkatu dute antolatzaileek. Baita loturako autobusen sistema ere abian jarri da goizeko lehenengo ordutik.