Gure Boluetako proiektuak interesa pizten jarraitzen du

Argitalpen-data: 

Etxebizitza Sail gisa Visesan garatzen ari garen proiektu enblematikoak interes handia pizten jarraitzen du. Orain arte jasotako aintzatespenez gain, aste honetan bertan hainbat aipamen jaso ditugu..

Alde batetik, Etxebizitza Sailak hiru proposamen (ADAz, Bizigune eta Bolueta) aurkeztu ditu Europar Batasuneko “Housing Solutions for the Locked Out” ekimenera, zeinak etxebizitza-politikaren arloko Europako jardunbiderik onenen garrantzia nabarmentzeko helburua duen.

 

Deialdira aurkeztu diren 90 proiektu baino gehiago aztertu ostean, guk aurkeztu ditugun hiru proposamenak 50 onenen artean hautatuak izan dira.

 

Hala eta guztiz ere, sari hori ez da Boluetari lotutako albiste bakarra izan. Ekainaren 20an, El Correo egunkariak, papereko bertsioan nahiz bertsio digitalean, Boluetako dorrean bizi den pertsona bati egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen, eta eraikin horretan bizitzeak dakartzan onurak azaldu zituen. Inguratzaile termikoa, beroa berreskuratzeko sistema eta galdara mikrozentralizatua izan dira erabiltzaile horrek nabarmendu dituen funtsezko elementuak.

 

Ildo horretatik, Telecinco kateko ekainaren 20ko albistegietan ere beste jabe bat elkarrizketatu zuten, kalitate konstruktibo hori daukan etxebizitza batean bizitzeak dituen abantailen inguruan.

 

Bi elkarrizketa horien bidez Boluetan egindako lan ona aintzatesten da, ez soilik arkitekturaren eta eraikuntzaren aldetik, baita bertan bizi direnek emandako balorazioaren bidez ere, horiek baitira gure izateko funtsa.