Gobernuak PP ohartarazi du langile publiko guztien erretiro aurreratuaren primak atzeraeraginez berreskuratzea neurrigabea dela eta ez dela errealista (Gobernu Bilera 2019-04-02)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 02

  • Milioi askoko kostua ekarriko luke, gastu neurrigabea eta bideraezina, eta, horrela, Gastu Araua ez betetzea ekarriko luke eta Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoaren lan-baldintzak hobetzeko dituen konpromiso guztiak baldintzatuko lituzke
  • Gainera, interferentzia larria da Funtzio Publikoaren negoziazio kolektiboan, kontuan hartuta hura dela erretiroaren adina, aurretiaz egiteko aukera, hura sustatzeko primak edo jaso beharreko kalte-ordainak adosteko arduraduna 

Eusko Jaurlaritzak, gaur, Legebiltzarreko Alderdi Popularrak erregistratu duen “2012ko urtarrilaren 1etik gaur egun arte aurretiaz erretiratutako irakasleek kalte-ordaina kobratzearen etendura altxatzeari buruko lege-proposamena” izapidetzearen aurkako irizpena adierazi du.

Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Legebiltzarreko ekimena berariaz da engainagarria; izan ere, izenburuak 2019ko urtarrilaren 1etik aurretiaz erretiroa hartutako irakasleak baino ez ditu aipatzen, baina testuak euskal langile publiko guztien erretiro aurreratu boluntarioa sustatzeko primak berreskuratzeko eskatzen du eta ondoreak 2012tik aurrera izateko.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak ohartarazten du atzeraeraginezko ondoreak dituzten erretiro aurreratuagatiko primak berreskuratzea ez dela errealista; izan ere, gastu publikoaren igoera neurrigabea ekarriko luke eta, ondorioz, baliteke “Gastuaren Araua” bete ezin izatea. Gainera, milioi askoko inpaktu ekonomikoa ekarriko luke eta horrek bideraezin egingo lituzte dagoeneko Jaurlaritzak langile publiko guztiekin konprometitutako lan-hobekuntzak:  % 2,25eko soldata-igoera; Itzarri-BGAErentzako ekarpenen igoera; soldataren % 100 kobratzea, lehen egunetik, baja kasuan; aste-kopuruaren igoera eta emakume eta gizonetan gurasotasun-baimenak parekatzea; Euskadiko administrazio orokorreko lan-kontratupeko langileen eta justizia-administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostuen balorazioa hobetzea eta, beraz, baita ordainsariak ere, eta abar.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Gainera, Eusko Jaurlaritzak PPri gogorarazi dio erretiro-adinaren negoziazioa, aurretiaz egiteko aukera, hura sustatzeko primak edo jaso beharreko kalte-ordainak langile publikoak ordezkatzen dituzten zentral sindikalen negoziazio kolektiboaren zati direla. Hori dela eta, proposamena egin duen taldea, bere ekimenarekin, larriki oztopatzen eta baldintzatzen ari da Funtzio Publikoaren negoziazio kolektiboaren eremua.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak uste du neurri hori martxan jartzeak konparaziozko bidegabekeria ekarriko lukeela; izan ere, Espainiako Gobernuak erretiro aurreratua sustatzeko primak eten dituenetik, pertsona askok erabaki dute aktibo jarraitzea eta euskal administrazio publikoarentzat lanean jarraitzea