Gobernuak eta sindikatuek 435 lanpostu baloratzea adostu dute, 4 milioi euroko ordainsari-igoera dakarrena

Irekia.jpg

2019.eko apirilak 02

  • Akordioak 2010eko urtarrilaren 1etik izango ditu atzeraeraginezko ondoreak
  • Onuradunek atzerapenak bi ordainketatan jasoko dituzte, bi pagotan, 2019ko azaroan eta 2020ko maiatzean
  • Izaskun Urien Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariaren balorazioa “oso positiboa da, Administrazio Orokorreko zentral sindikalekin adostu den akordio berri horren inguruan, dagoeneko negoziazio kolektiboko mahaiaren laugarrena, elkarren segidan”

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Administrazio Orokorrean ordezkaritza duten 4 sindikatuetatik 3k, LABek, CCOOk eta UGTk, gaur, honako hau sinatu dute: “Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzura dauden lan-kontratudunen kolektiboaren analisi funtzionalen antolamendu-prozesua amaitu ondoren lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda aldatzeak eragindako ondorio ekonomikoak ordaintzeari buruzko akordioa”. Testua gaur goizean sinatu dute, Lakuan egin den “Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorial”ean; bertan Izaskun Urien Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak eta Juan María Barasorda Funtzio Publikoko zuzendariak parte hartu dute.

Akordio horren bidez, amaitu egiten da azken hilabeteotan Eusko Jaurlaritzaren eta zentral sindikalean artean lanpostuen zerrenda antolatzeko eta 435 posturen soldata-balorazioa eguneratzeko izan den negoziazioa:

  • 367 postu Euskal Administrazio Orokorreko lan-kontratudun langileenak.
  • 22 postu Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioenak.
  • 46 lanpostu lehengo “Itsasmendikoi” sozietate publikokoak; sozietatea HAZIrekin fusionatu zen, Euskadiko Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako sozietate publikoarekin.

4 MILIOI EURO

Akordio horrek Eusko Jaurlaritzak 435 pertsona horiei, 2010eko urtarrilaren 1eko atzeraeraginezko ondorioekin, lan postuen balorazioa eguneratzetik eratorritako ordainsarien igoerak ordaintzeko hartutako konpromisoa jaso du; konpromiso horrek aurrekontuan 4 milioi inguruko inpaktua izango du. Gobernuak eta sindikatuek adostu dutenez, ordainketa bi alditan egingo da, 2019ko azaroan eta 2020ko maiatzean.

EUSKO JAURLARITZAREN BALORAZIOA

Izaskun Urien Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariaren balorazioa oso positiboa da, akordio berri horren inguruan, dagoeneko laugarrena, elkarren segidan, Administrazio Orokorreko langileen negoziazio kolektiboaren esparruan. Esan duen bezala: “gaur bezala, adibidez, pasa den otsailean ere zentral sindikal guztiekin, ELArekin izan ezik, EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearen lanpostuen zerrenda adostu genuen eta, horrela, hamar urteko lan-gatazkari eman genion amaiera. Otsailean, bestalde, Gobernu Kontseiluan lan-kontratudun langileen erretiro aurreratu berri bakoitza automatikoki errelebo-kontratu berri bilakatzeko sindikatuekin hartutako akordioa berretsi genuen; akordio horrek onurak izan ditzake 700 pertsona baino gehiagorengan, batik bat horrela funtzio publikoaren lan-merkatura joko duten gazteetan”. 

Azkenik, Izaskun Urienek “gaur egindako moduan, funtzio publikoaren arloan konpromisoak betetzen joateko” Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du eta eskerrak eman dizkie “zentral sindikalei, akordiorako duten borondateagatik eta negoziazioetan izandako jarrera eraikitzaileagatik”, eta espero du "elkar ulertzeko bide positibo horretatik jarraitu ahal izatea; izan ere, ikusi da aurrerapenak eta hobekuntzak dakartzala langile publikoentzat”.