Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiek herri-hezkuntzaren eta metodologia feministen eta dekolonialen inguruan hausnartuko dute

jardunaldiak_gizarte_eraldaketarako_hezkuntza_2018.JPG

2019.eko irailak 17

Irailaren 20an eta 21ean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, "Pedagogia politikarik gabe? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetik abiatuta" izenburupean. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen eta HEGOA Institutuaren artean antolatu dira.

2017ko martxoak (H)ABIAN 2030 aurkeztu zen, Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategia, eragile ezberdinen artean egindako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz sortutakoa. Estrategia honek, hain zuzen ere, gizartea eraldatuko duen hezkuntza sustatzeko jorratu behar diren lan-ildoak edo indar-ideiak ezartzen ditu.

2018an Estrategiak ezartzen duen lehenengo indar-ideia jorratu zituzten jardunaldiak antolatu ziren eta honako hauetan, aldiz, bigarren indar-ideia landuko da: “GEHaren ikuspegi politiko-pedagogikoak txerta daitezen sustatzea eta indartzea”. Bertan, entitate eta kolektibo ezberdinek beraien esperientziak elkarbanatuko dituzte; zehazki, herri-hezkuntza ekimenetatik, metodologia feministetatik eta dekolonialetatik egiten ari diren ekarpenak azalduz. Helburua da, (H)ABIAN 2030 Estrategiaren indar-ideiak edukiz, esperientziaz eta hausnarketaz betetzen jarraitzea.

Inaugurazio-hitzaldia irailaren 20an izango da Aldabe Gizarte Etxean eta María Jesús Martínez Usarralde pedagogoak eta Valentziako Unibertsitateako irakasleak egingo du. Jardunaldiek hurrengo egunean, irailaren 21ean, El Campillo Gizarte Etxean jarraituko dute eta ikuspegi politiko-pedagogikotik hiru esperientzia eraldatzaile ezberdin aurkeztuz hasiko dira: FUHEM Educación Ecosocial fundazioko Luis Gonzalez Reyesek ikastetxeetan ikuspegi ekosozialaz hitz egingo du; Valéncia Acull espazioko kidea Ana I. Fornés Constánek “CIE Ez” konpainia aurkeztuko du eta Etxekotu gabeko emakumeetako Josefina Roco Sanfilippok 2018ko Greba Feministako zaintzen ardatza jorratuko du.