Finantza-mailan jasangarriak diren Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak "FJI-IFS" 100 milioi euro ingurukoak izango dira 2019an (Gobernu Bilera 2019-07-23)

fotoconsejo.jpg

2019.eko uztailak 23

  • 7,8 milioi euroko jarduketak egingo dira, Estatuko Aurrekontu Orokorren 116. Xedapen Gehigarriarekin bat egiteko aukera baitago
  • FJI-IFSen zenbatekoa 2018an baino %80 altuagoa da, iaz egindako inbertsioak 54,4 milioi eurokoak izan baitziren
  • Inbertsioari emandako bultzada horrek bikoiztu egiten du aurrekontuan aurreikusitako %7,4a, 2019an %15era hurbilduz
  • Ekintzek zeharkako eragina dute, hainbat sailetako inbertsioak finantzatzen baitituzte

Eusko Jaurlaritzak Finantza-mailan Jasangarriak diren 97,8 milioi euroko Inbertsioak –FJI-IFS– egingo ditu 2019an, Estatuko Aurrekontu Orokorren 116. Xedapen Gehigarriarekin bat egiteko aukera baitago. Horretarako, Gobernu Kontseiluak 71,8 milioi gehitzea onetsi du gaur. Xedapen horri esker, superabita duten eta berankortasun arautegia eta zor publiko helburua betetzen dituzten Autonomia Erkidegoek, zenbait inbertsio egin ditzakete gastu arau bakoitzean ezarritako mugaren gainetik.

FJI-IFSen zenbatekoa 2018an baino %80 altuagoa da, iazko inbertsioak 54,4 milioi eurokoak izan baitziren. Inbertsioari emandako bultzadak bikoiztu egiten du aurrekontuan aurreikusitako %7,4a, 2019an %15era hurbilduz.

Ekintzek zeharkako eragina dute, sail hauetako inbertsioak finantzatzen baitituzte:

 

FINANTZA-MAILAN JASANGARRIAK DIREN INBERTSIOAK 2019

 

m/€

INGURUMENA, LURRALDEAREN PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA

28.522.047

EKONOMIAREN GARAPENA

25.950.000

OSASUNA

24.686.283

ENPLEGUA ETA GIZARTE ZERBITZUAK

7.988.431

HEZKUNTZA

6.656.691

LANA ETA JUSTIZIA

2.857.706

LANKIDETZA

650.000

SEGURTASUNA

494.480

   

GUZTIRA

97.805.638

 

Ingurumen, Lurraldearen Plangintza eta Etxebizitza Sailean jasotzen diren inbertsioak, guztien %30 inguru, etxebizitza erostera daude zuzenduta batez ere, egoera eskasenean dauden kolektiboentzako alokairu soziala sustatzeko. Horrez gain, beste jarduketa batzuk ere jasotzen dira, uholdeen kontrakoak, udalerrietan egiten diren saneamendu eta hornidura ekintzak, aire kalitatearen sarea hobetzeko lanak, etxebizitzetan energia kontrolatzeko jarduketak eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, Lagako eta Laidako hondartzen artean, oinezkoentzat dagoen ibilbidearen egokitzapena, besteak beste.

Osasun arloan egiten diren inbertsioak Osakidetzako zenbait instalazioren hobekuntzan eta osasun ekipamendu berriak eskuratzean zentratzen dira, batez ere, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailekoak garraio jasangarriagoa lortzera daude zuzenduta.

Enplegura eta Gizarte Politiketara zuzendutako inbertsioen jasotzaile nagusia Lanbide izango da, lokalak hobetzeko eta eskuratzeko. Hezkuntza, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekipamendua eta makineria eskuratzen zentratuko da, eta Justizia eta Lan Sailak hiru Lurraldeetako Justizia Jauregietan hobekuntzak egitera bideratuko ditu dagozkion kopuruak, klimatizazioan, iragazgaiztean, irisgarritasuna hobetzeko igogailuak instalatzean, etab. Horrez gain, partida bat Osalanera bideratuko da, laneko osasuna hobetzen jarraitzeko xedez.

Amaitzeko, Lankidetzarako Euskal Agentzia izango da Lehendakaritza Sailari dagokion zenbatekoaren hartzailea, eta Segurtasun Sailak energia arloko berriztatze lanak egingo ditu Sestaoko komisarian.