Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren oharra

2019.eko martxoak 14

Jon Darpón Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu du, eta erabakia atzeraezina da. Lehendakariak onartu egin du dimisioa, eta sailburuari eskerrak eman dizkio eta esker ona adierazi dio, sei urte hauetan eginiko lanagatik.

Sailburuak argi utzi du “ohore handia izan dela Eusko Jaurlaritzan jardun izana X. eta XI. Legegintzaldietan”. Eskerrak eman dizkie Osasun Saileko eta Osakidetzako zuzendaritza-kargu guztiei. Era berean, profesionalen lana goraipatu du, euskal osasun-zerbitzuarekin “konpromisoa duten pertsona kualifikatuena”.  Esan du harro sentitzen dela “egunero egiten duten lanagatik” eta babesa erakutsi die.

Sailburuak, lehen egunetik, ahalegin pertsonal eta profesional guztia eskaini dio euskal osasun-zerbitzuari, bai eta Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dien Osasun Plan osoa betetzeari ere. Lehen egunetik, halaber, Osakidetzaren 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoaren antolaketaren eta garapenaren inguruko erantzukizun osoa hartu zuen bere gain.

Zortzi hilabete hauetan, zehatz eta gardentasunez jardun du, eta Gobernu Programako konpromisoak betetzeko elkarlanean jardun du. Agerikoa da aurrera egin dela. Baina, egungo egoera politikoak eta datorren martxoaren 21ean gaitzespeneko legez besteko proposamena aurkeztuko dela egiaztatu izanak dimisioa aurkezteko erabakia ekarri dute.

Osasun sailburuak eskerrak eman ditu Osasun Sailako taldeak eta Osakidetzak une oro erakutsi dioten konfiantzagatik: “teknikoki gaikuntza handiko eta giza kalitate handiko talde handia”.

Halaber, Gobernuko sailburu guztiek emandako babesa eta lankidetza ere aintzatetsi ditu, “bai arrakastadun uneetan, bai zailtasuneko uneetan”. Sailburuak eskerrak eman ditu, bereziki, Lehendakariaren konfiantzagatik, une oro erakutsi baitizkio “estimua, errespetua eta begirunea”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a