Eusko Jaurlaritzak Lurreko Telebista Digitala Euskadi osora heltzea bermatuko du berriz sintonizatu beharko diren kanal berrietan

2019.eko irailak 17

  • Bihar, asteazkenean, Euskadin 5G sartzeko lurreko telebista digitalaren sarea askatzeko prozesua hasiko da

  • Datozen hileotan aldatu egingo da LTDko egungo kanalen posizioa; beraz, antena komunitarioak egokitu eta telebista berriro sintonizatu beharko da euskal etxeetan

  • Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro inbertituko ditu, telebista euskal lurraldearen % 100era iristeko

Bihar, asteazkenean, 2019ko irailaren 18an, ItelazpiEusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioetako Sozietate Publikoa hasiko da LTDko emisio berriak pizteko egin beharreko lan teknikoak egiten,  “Bigarren Dibidendu Digitala”izenekoa askatzearen ondorioz.Europar Batasunaren erabaki baten ostean jarriko da abian prozesua, eta 49-60 tarteko egungo LTD telebistako kanalak askatuko dira, 21-48 tartean kontzentratzeko. Jarduketa horren helburua da espazio askatu horretan telefonia mugikorreko zerbitzuen bosgarren belaunaldiari bide ematea.

Bihar hasiko den prozesua pixkanaka ezarriko da, 2020ko ekainaren 30era arte, orduan itzaliko baitira behin betiko egungo LTDko kanalak.Oraingoz, emisio berriak eta egun euskal etxeetan sintonizatuta dauden LTDko kanalak izango dira, baina, hilabete hauetan zehar, jabe-erkidegoek aldaketara egokitu beharko dute.

ETXEEN EGOKITZAPENA

Espazioaren askapen horretarako, Euskadiko jabe-erkidego guztietako instalazioak egokitu beharko dira.Hori dela eta, Itelazpialdaketa Euskadiko telekomunikazioetako enpresa instalatzaileen hiru elkarteekin koordinatzen ari da:ABITEL Bizkaian, AVEITEL Araban eta ADITEGI Gipuzkoan.Haiek finken administrazioko lurraldeko hiru elkargoekin daude harremanetan; horrela, etxe guztiak egokitu ahalko dira aldaketara baterako emisioen aldian.  

Eraikin-motaren eta instalazio-motaren arabera, bi ekintza egin beharko dira:instalazioa teknikoki egokitu eta telebista berriro sintonizatu.

ITELAZPIREN INBERTSIOA:3 Milioi €

Itelazpik3 milioi euro inbertituko ditu telebista publikoa eta pribatua, autonomikoa eta estatala Euskadiko etxebizitza guztietara heltzeko.Zehazki, honako hauez arduratuko da:

  • Estaldura autonomikoko kanalak:Kanalen aldaketa EITB Taldearen emisioen lurraldeko % 100ean; hura une hauetan estandar kalitatean eta HDn (ETB1, ETB2, ETB3, ETB 4, ETB-HD1, ETB-HD2) espektro autonomiko publikoa eta pribatua ustiatzen duen operadore bakarra da.
    • Bizkaian, emisioak 35. kanal berean mantenduko dira. Araban eta Gipuzkoan, gaur egun 58. eta 50. kanalean dauden, eta 45. eta 48. kanaletara aldatuko dira, hurrenez hurren.
  • Estaldura estataleko kanal publiko eta pribatuak:Kanal-aldaketa “hedapeneko gune” izenekoetan edo “gune zuri”etan.Orografia konplexuko populazio-guneak edo biztanle gutxiko guneak dira, telekomunikazioetako operadoreek estaltzen ez dituztenak, errentagarriak ez direlako (Grupo RTVE, Grupo A3Media, Grupo Mediaset, Grupo Net TV, Grupo Veo TV eta Radio Blanca, S.A.).Eusko Jaurlaritzaren helburua jarduketa horren bidez da Euskadiko biztanle guzti-guztiek, bizi diren tokian bizi direla, eremu autonomikoko eta estataleko LTDko kanal publiko eta pribatu nagusiak sintonizatu ahal izatea.
    • Kasu horietan, kanalak aldatuko dituzte hiru lurraldeetan. 

ITELAZPIK 16 URTE

Itelazpitelekomunikazioen euskal azpiegitura kudeatzeko zegoen beharrizan handiari irtenbidea emateko sortu zen. Bere lehen bezeroak Eusko Jaurlaritzako erakundeak izan ziren, batik bat EITB taldeko irrati eta telebistak.16 urte hauetan, zerbitzuak aurrera egin du, eta, gaur egun, Itelazpikazpiegitura estrategikoak ditu Euskadiko mendietan; horietatik, zerbitzu ematen die telefoniako, telebista- eta irrati-zerbitzuetako, meteorologiako (Euskalmet) eta anbulantzietarako komunikazio kritikoetako, Metro Bilbao edo Eusko Trenbide Sareko (ETS), Euskotreneko… operadore ia guztiei.  

Itelazpiren zerbitzua ezinbestekoa da Euskadi egituratzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko horri esleitu zion TETRA (Trans European Trunked Radio) sare baten hedapena eta eragiketa komunikazio kritikorako euskal administrazio publikoen zerbitzura.Gainera, nuklearra da  Eusko Jaurlaritzak Euskadi “Smart Country” bilakatzeko egiten duen lanerako.

Euskadiko mendi guztietako instalazioek ahalmen handiko seinalea garraiatzeko zerbitzua ematen dute eta, gainera, ingurumena erabat babestuz ezartzen dira.