Eusko Jaurlaritzak, Bingen Zupiria sailburua buru izan duela, parte hartu du Korrikaren 21. edizioan, Bilbon

2019.eko apirilak 11

Eusko Jaurlaritzak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan duela, Korrikaren 21. edizioan parte hartu du, hain zuzen, Bilbotik pasa denean. Sailburuarekin batera izan dira, besteak beste, Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Klika lelopean, Korrikaren 21. edizioa apirilaren 4an hasi zen Garesen eta 14an amaituko da Gasteizen, euskararen lurraldea zeharkatu ostean. Horrez gain, iragan apirilaren 9an 50 erakundek eta entitatek Korrikaren eta euskararen aldeko manifestu bat idatzi zuten Bastidan. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak, besteak beste, bat egin zuten ekimenarekin.

Informazio gehiago, hemen.