Eusko Jaurlaritzak 4 milioi eurotik gora bideratuko ditu osasuneko ikerketa- eta garapen- proiektuetara (Gobernu Bilera 2019-04-30)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 30

  • Ikuspegi traslazional batez ikerketa sustatzea da asmoa, alegia, emaitzak eta ezagutza praktika klinikora eramatea, pazientearen onerako 
  • Deialdiak mota desberdinetako taldeen arteko lankidetza sustatzen du osasuneko teknologia-garapena bultzatzeko, aberastasuna sortzen laguntzeaz gain

Eusko Jaurlaritzak, Nekane Murga Osasuneko sailburuaren aginduz, 2019. urteko osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu du, 4.010.000 euroko aurrekontuduna. Deialdia Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020n kokatzen da, eta bat egiten du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana 2020ko ardatz estrategikoekin eta espezializazio adimentsuko RIS 3 Euskadi estrategiarekin.

Agindu honetan araututako jarduketen helburua da pertsonen osasuna eta osasun-sistemako jarduna hobetzen laguntzea, baita produktu, zerbitzu eta prozesu berrien bidez gizarte- eta ekonomia-garapena sustatzea, asistentzia sanitarioa eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Helburu horiek lortzeko, deialdia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako eragileei irekita dago. Lankidetza-ikuspegia duten eta ezagutza sortu eta integratzera bideratuta dauden proiektuak egitea sustatzen da, betiere, osasun, gizarte eta ekonomian eragina dutenak.

Deialdiak hiru laguntza-ildo biltzen ditu:

  • ildoa: ikerketa-lan sanitarioa sustatzea, osasun-sistemaren ikerketa-ahalmena bultzatzeko, tartean sartuz ikertalde berriak sortzea. Berrikuntza gisa, ikerketa-proiektu “integratu” bat finantzatzeko laguntza-modalitate berri bat sartzen da, era horretan osasun-ikerketako euskal erakundeen arteko lankidetza sustatzeko.
  • ildoa: osasun-ikerketa estrategikoa sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-arloan dituen gaitasun zientifiko-teknologiko guztiak baliatu ahal izateko, baita produktu, prozesu eta zerbitzu berrien garapen teknologikoa babesteko ere.
  • ildoa: interes bereziko ekintza osagarriak, RIS 3 helburuekin bat datozenak.

Eusko Jaurlaritzak ikerketaren aldeko konpromiso irmoari eusten dio, 2018. urteko deialdiko zuzkidura berdinduz. Deialdi horrek 57 I+G proiektu finantzatzeko balio izan zuen; bada, horietatik 33 osasun- zein unibertsitate-ikerguneen eta korporazio teknologikoen lankidetzaz garatzen dira. Beste zazpitan, ikertzaileei babesa eman zitzaien Ikertzaile Nagusi lanean zuten lehen proiektua zuzentzeko, era horretan belaunaldi-errelebua sustatuz.

Hori guztia Osasun Planean eta RIS3ren biozientziak-osasuna estrategian bildutako lehentasunekin bat dator.