Eusko Jaurlaritza animalien babeserako eta ongizaterako lege autonomiko berriaren alde dago; Elkarrekin-Podemosek proposatu du legea (2019-09-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 17

  • Haren iritziz, ekimenaren tramitazioan hiru aldundiekin eta euskal udalekin egin behar da kontsulta; izan ere, haiek ere eskumena dute arloan

Gobernu Kontseiluak, gaur, Animalien Babeserako eta Ongizaterako Lege Proposamena”ren tramitazioaren aldeko irizpena eman du; ekimena ELKARREKIN-PODEMOS Legebiltzarreko taldeak sustatu du. Haren aldeko irizpena eman du, ekimenak alderdi positiboak proposatzen dituelako.

Hala ere, aste honetan Gobernuak Legebiltzarrari bidaliko dion testuan proposamena egin duen taldeari gogorarazten zaio foru-aldundiak eta euskal udalak animaliaren babes- eta ongizate-arloan ere eskudunak direla, eta, beraz, egokia litzatekeela ekimena izapidetzeko prozesuan gainerako euskal erakundeei ere entzunaldia ematea.