Eusko Jaularitzak Ertzaintzako hautskunde sindikalak arautzen dituen dekretuaren bigarren aldaketa onartu du (Gobernu Bilera 2019-02-05)

logoconsejo.jpg

2019.eko otsailak 05

Gobernu Bilerak gaur onartu du Ertzaintzako hauteskunde sindikalak arautzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dekretua. Aldaketa Ertzaintzaren Kontseiluan eta negoziazio-mahaian sindikatuekin lortutako akordioaren emaitza da, eta 1993ko arauketa eguneratzen du, Polizia Kidegoan hauteskunde sindikalen prozesuak hobeto kudeatzeko.

Ertzaintzako pertsonalaren lan-baldintzak erabakitzeko ordezkaritza eta parte-hartzea gainerako funtzionarioenen antzekoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legeak ordezkaritza maila eta modalitate ezberdinak ezartzen ditu (ordezkariak; sindikatuetako delegatuak eta Ertzaintzaren Kontseiluko ordezkariak), eta horien kuantifikazioa, identifikazioa eta izendapena hauteskunde-audientziaren bidez egiten da.

Aldaketak 2017ko azken hauteskunde sindikaletako Hauteskunde Batzordeak, hauteskunde-prozesuen kudeaketa hobetzeko asmoz, egindako proposamenen eta ezarritako irizpideen arabera osatzen du arauketa.

Horretarako, hauteskunde prozesuari dagozkion publizitate moduak berrikusten ditu, hautagaitzetako partaideen eta hautatuen izenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearena kentzeko, gainerako langile publikoen erregimenera hurbilduz, hauek ez direlako EHAAan argitaratzen.

Aurretik zegoen arauketa murritza zenez, hauteskunde-batzordeek jada finkatuta zeuden aplikazio-irizpideak sartu behar izan zituzten (eta orain arauan jaso dira) honako arlo hauetan: hautagai-zerrenda bakoitzeko pertsona-kopurua eta horien ordezkoak; erroldak; hauteskunde-kanpaina; hauteskunde-propaganda egiteko lekuak eta guneak; Hauteskunde Batzordearen eginkizunak eta Giza Baliabideen Zuzendaritzako kideenak, batzordeari laguntzeko lanetan; boto baliogabearen eta boto zuriaren arteko ezberdintasuna, etab. 

Botoa aldez aurretik emateko eskubidearen arauketa eguneratzen da, eta eskaera egiteko prozedura argitzen eta sinplifikatzen da, botazioa berme osoz egiteko. 

Arauketaren arabera, hautesleek Hauteskunde Batzordeak zehaztutako egunetik aurrera eman ahal izango dute botoa, hautagai-zerrendak aurkeztu ondoren, eta hauteskundeetarako adierazitako eguna baino bi egun lehenagora arte. Horretarako, eskubide hori gauzatzeko eskaera egin behar da. Behin egiaztatu ondoren hauteslea erroldan dagoela, errolda-ziurtagiria eta aurkeztutako hautagai-zerrenda guztien boto-paperak emango zaizkio, bozketako gutun-azalarekin batera. Horren ondoren, botoa eman ahal izango du, eta, horretarako, boto-papera gutun-azalean sartuko du, eta gutun-azal hori beste gutun-azal handiago batean NANaren fotokopiarekin eta errolda-ziurtagiriarekin batera, eta bere hauteskunde-mahaira bidaliko du.

Bestalde, arauditik kendu egin da erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak izendatzeko prozedura, jada indargabetuta zegoena Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bigarren aldaketaren abenduaren 1eko 6/2006 Legean.

Onartutako dekretuak Negoziazio Mahaian 2018ko ekainaren 26an erakunde sindikalekin adostutakoa jaso du, eta 2018ko uztailaren 16an egindako Ertzaintzaren Kontseiluan gehiengo sindikalak emandako aldeko irizpena eta Aholku Batzorde Juridikoaren aldeko txostena ditu.