Euskal herritarrek modu positiboan baloratzen dituzte euskal unibertsitateen funtzionamendua eta kalitatea

foto.jpg

2019.eko apirilak 12

  • Unibertsitateari buruz gaur ezagutzera eman den azken Soziometroaren arabera

Euskal herritarrek oso modu positiboan baloratzen dituzte euskal unibertsitateen funtzionamendua eta kalitatea Zehazki, herritarren % 17ren iritziz, Euskadiko unibertsitateetan irakaskuntzaren kalitatea oso ona da eta, % 62ren iritziz, nahiko ona. % 4k bakarrik uste du kalitate txarrekoa dela. % 17k ez du iritzirik eman.

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur ezagutzera emandako azken Soziometroaren datuak dira. Kasu honetan, lanaren zati handi bat unibertsitateari buruzko iritzia biltzera bideratu da.

 Azterketa horren arabera, EAEko herritarren % 33k unibertsitate-ikasketak egin ditu edo egiten ari da, eta % 58k ikasketak egiten ari den edo egin dituen hurbileko senitarteko bat dauka.

 Gainera, herritarrak Euskadirentzako Unibertsitateak duen garrantziaz jabetzen dira. 10etik 9k uste du oso edo nahiko garrantzitsua dela Euskadiren kultura-garapenerako, gizarteak aurrera egiteko eta garapen ekonomikorako.

Lan honetan Euskadiren egoerari buruzko iritzia ere jasotzen da. 1995. urtean hasi zirenetik, inoiz jasotako balorazio altuena lortu du.  Hala, euskal herritarrek euren egoera pertsonalaren (0 eta 10 arteko eskalan, 6,9) eta Euskadiren egoeraren (6,5) oso balorazio positiboa egiten dute. 

Informazio gehiago