Euskal Estatistika Erakundeak-Eustatek, 2 urteko iraupena izango duten metodologia estatistiko-matematiko aplikatuari buruzko prestakuntza eta ikerketa beka bi deituko ditu (Gobernu Bilera 2019-09-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 17

Gobernu Kontseiluak estatistika ofizialaren metodologien esparruko prestakuntza eta ikerketa beka bi deitzea baimendu du gaur, lana Eustateko egoitzan bertan egiteko, datuen izaera konfidentziala eta sekretu estatistikoa dela eta.

2 urteko iraupena izango duten prestakuntza beka bien helburua, unibertsitateko tituludunak metodologia estatistiko-matematiko aplikatuan prestatzea da.

Bekadunek Eustateko langileen tutoretza jasoko dute, eta metodologia estatistiko-matematikoen arloko prestakuntza jardueretan eta ikerketa eta garapen proiektuetan hartuko dute parte.

Estatistika arloko langile guztiek eta bekadunek sekretu estatistikoa gordetzeko beharra dute. Behar hori dela eta, EUSTAT oso zorrotza izan behar da esku artean dituen datuak erabiltzeko orduan, eta bekadunek egin behar dituzten prestakuntza eta ikerketa jarduera gehienak Erakundearen egoitzan bertan izatea eskatu behar du, beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatzen diren leku bakarra delako.