Euskadin aurrera eramaten ari diren memoria politikak azaldu ditu Gogorak MSA2019 Kongresuan Madrilen

Argitalpen-data: 

Aintzane Ezenarrok "Memoria politikak Estatu espainiarrean" mahai inguruan parte hartu du gaur arratsaldean Madrilen, ostirala bitartean ospatzen den nazioarteko memoria kongresuan.

Álvaro Baraibar, Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariarekin eta Javier Giráldez, Andaluziako Juntako Memoria Demokratikoaren zuzendari ohiarekin batera egin du hitzaldia, estatu espainiarrean aurrera eramaten ari diren memoria politiko publikoen berri emateko.

Memoria Ikaskuntzaren Elkartearen Kongresu honetan, ostirala bitartean, 1.300 hitzaldi eta 270 panel aurkeztuko dira eta beraz, momentu honetan, Europa mailako erreferentziazko kongresua bilakatu da.