Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztea udako kontzertuetarako prest da

EIO_Gazte_3.jpg

2019.eko ekainak 21

  • Entseguetarako egonaldia hasiko dute astelehenean Ajangizko aterpetxean, ekainaren 28, 29 eta 30eko kontzertuak prestatzeko
  • Euskadiko Kontserbatorio eta Musika Eskoletako 83 ikaslek osatzen dute EIO Gaztea, 13-15 urteko neska-mutilak guztiak ere
  • Txaber Fernandezen zuzendaritzapean, Jean Sibelius eta Edward Grieg-en lanak joko dituzte

Oraintxe oporrak hartzea besterik ez dute egin, baina Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztea osatzen duten neska-mutilak hasiak dira musika-tresnak afinatzen. Joan zen maiatzaren 26an Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan lehen entsegua egin ondoren, datorren astelehen honetan, ekainaren 24an, egonaldia hasiko dute Ajangizko Lurraska aterpetxean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean. Behar ere bai. Kontzertu egunak gainean dituzte eta entseguak ezin dira gerorako utzi. Entsegutan murgildutako lau egun luze emango dituzte aterpetxean, baina noski, inguruak eskaintzen dituen aisialdiko aukerei ere leku eginez. Kontzertuak Gasteizen (ekainaren 28an), Getxon (ekainaren 29an) eta Donostian (ekainaren 30ean) eskainiko dituzte. Sarrerak doan izango dira, aretoen edukiera bete arte.         

 

Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztea:

 

 

Egonaldia eta entseguak

Ekainak 24-28

Lurraska aterpetxea

Ajangiz

 

 

 

 

Kontzertua

Ekainak 29, larunbata

Muxikebarri zentroa-Getxo

19:00etan

 

 

Kontzertua

Ekainak 28, ostirala

Kontserbatorioa–Gasteiz

19:00etan

 

 

Kontzertua

Ekainak 30, igandea

Musikene - Donostia

12:30etan

 

 

EIO, Euskadiko Ikasleen Orkestra

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen hezkuntza-proiektu musikala da. Etorkizuneko euskal musikarien trebakuntza musikalean bidelagun izan nahi duen ekimen honek, musika jendaurrean eta orkestra bateko kide gisa jo dezaten plaza eskaintzen die ikasle gazteei. EIOren helburu nagusia musika kontserbatorioetako eta eskoletako ikasleei heziketa sinfonikoa eta orkestra-heziketa eskaintzea da. Batetik, ikasleen motibazioa piztu nahi du EIOk, musika ikasketetan jarrai dezaten; eta bestetik, kontserbatorioetan ikasleek landu ezin izango luketen errepertorio sinfoniko zabala jotzeko aukera eman.

Euskadiko musika irakaskuntza zentroetan ikasten ari diren neska-mutilek osatzen dute, eta adinaren arabera, proiektuak hiru orkestra desberdin ditu:  

  • EIO: 15 urtetik 18-19ra bitarteko ikasleek osatzen dute. 2005-2006 ikasturtean jaio zen.
  • EIO Gaztea: 13 – 15 urte tarteko neska-mutilak. 2010-2011 ikasturtean sortua
  • EIO Txikia: 10 urtetik 13ra bitarteko ikaslez osatua. 2015-2016 ikasturtean jaio zen.

 

Kontzertu-programa

 Karelia  Obertura     -   Jean Sibelius

Peer Gynt Suite nº1    -  Edward Grieg

  • Goiza
  • Aase-ren heriotza
  • Anitra-ren dantza
  • Mendiko erregearen haitzuloan

Peer Gynt Suite nº2   -  Edward Grieg

  • Andregaiaren bahiketa
  • Dantza arabiarra
  • Peer Gynt-en itzulera
  • Solveig-en abestia            

Zuzendaria: Txaber Fernandez