Euskadiko herritar gehienen ustez osasungintzaren funtzionamendua ona edo oso ona da Euskadin

foto.jpg

2019.eko ekainak 27

Hamar pertsonatatik bederatziren ustez (galdetutako % 93) osasungintzak ondo edo oso ondo funtzionatzen du Euskadin, eta Osakidetzaren erabiltzaileen gehiengoa gogobeteta dago osasunaren arloko profesionalekin (% 82), administrazioko langileekin (% 81) eta gainerako langileekin (% 84).

Osasungintzari buruzko Euskal Soziometroak gaur argitaratu dituen datuak dira. Datu horien arabera, herritarren % 80k nahiago izango luke Osakidetzara jo klinika pribatu batera jo ordez ebakuntza bat egin behar izango baliote, eta % 73k sistema publikoa aukeratuko luke espezialista batekin kontsulta bat izateko.

Maiatzeko lehenengo egunetan egin zen azterlan horren arabera, herritarrak zatituta daude Eusko Jaurlaritzak osasungintzara bideratzen dituen baliabideak nahikoa diren erantzutean: % 51ren ustez bidezkoak dira eta % 41en ustez, berriz, behar baino gutxiago.

Informazio gehiago