Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 38. edizioari hasiera emango zaio igandean, Ortuellan egingo den kroseko frogarekin

Kirol_jokoak_2.jpg

2019.eko otsailak 21

Vitoria-Gasteiz, 2019/02/21            

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 39. edizioa igande honetan, hilak 24, abian jarriko da, kros modalitateko probaren bidez. Hitzordua Ortuellako  El Barracón kiroldegian izango da, goizeko 11.00etatik aurrera.

Neguko kirol modalitatea izaki, kros lehiaketa aurtengo lehen froga izango da, 200 eskolaumek parte hartuko dutelarik. Maiatza eta ekainean ospatuko diren gainontzeko lehiaketekin batera, guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 2.700 neska mutil inguru elkartuko dira Euskadiko Kirol Jokoetan. Horrela, proba horietan guztietan lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazle guztiak bilduko dira. Honako kiroletan lehiatuko dira: aerobik, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pilota, errugbia, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola eta igeriketa.