Euskadiko biztanleen iritziz informazio faltsua arazo larria da demokraziarentzat

2019.eko urtarrilak 17

Informazio faltsua edo “fake news”ak direla eta, Euskadiko biztanleen iritziz (% 61), arazo larria da demokraziarentzat eta gai horren gainean Europar Batasuneko gainerakoek (% 45) baino kezka handiagoa erakusten dute, gaur argitaratu den Prospekzio Soziologikoaren Kabineteko azterlan baten datuen arabera.

Zundaketa pasa den azaroaren amaieran egin zen, biztanleek komunikabideek duten informazio-eginkizunaren inguruan duten iritzia ezagutzeko.

Gainera, euskal herritarrak Europako herrialdeen artean atzealdean daude gizarte-sareen erabileran; azterlanak dio euskal herritarren % 44k ez dituela gizarte-sareak sekula erabiltzen edo oso gutxi erabiltzen dituela. Ehuneko hori EBko nagusietako bat da (batez bestekoa % 33koa da) eta Espainiakoa baino handiagoa (% 24).

Azterlan horren arabera, euskal herritarrek jarraitzen dute telebista nahiago izaten informazioa jasotzeko, baina Internet gazteenentzat bitarteko garrantzitsuena bilakatu da.

Argibide gehiago