Euskadi gizarte-bilakaeran aurrerapen nabarmena izan duten Europako 38 eskualdeetako bat

pillar.jpg

2019.eko irailak 17

  • Eskualdeko gizarte-adierazleen taulari buruzko txostena, Europako Eskualdeetako Lantaldeak (EEL) prestatua
  • Beatriz Artolazabal: “Euskal administraziook martxan jartzen ditugun ekimenek gizarte-kohesio eraginkorra lortzen dute”

 

VG 17 09 2019

Europako Eskualdeetako Lantaldeak (EEL) Eurostaten datuak oinarri hartuta prestatutako eskualdeko gizarte-adierazleen taulari buruzko txostenak 2014aren eta 2018aren arteko joera orokorra positiboa dela adierazten du. Hark 2014aren eta 2018aren artean EBko eskualdeetako gizarte-bilakaera neurtzen du: Europar Batasuneko eskualdeen % 80 baino gehiagok, besteak beste Euskadik, emaitzak hobetu dituzte, gizarte-bilakaeraren aldetik.

 

Nabarmen hobetu duten eskualdeen artean -horietan urte hauetan zazpi adierazle positibo erregistratu dira (38 eskualde; horietako 7 Erresuma Batuan, 5 Italian, 4 Herbehereetan eta 3 Alemanian, Polonian eta Espainian, hurrenez hurren)-, Euskadi nabarmen hobetu duten 38 eskualdeen artean dago. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz: “euskal administraziook garapenaren, inklusioaren eta laneratzearen eta gizarteratzearen arloan abiarazten ditugun ekimenek gizarte-kohesio eraginkorra lortzen dute. Horrela, urrats positiboak ematen ditugu Gizarte Eskubideen Europako Oinarrian”.

 

Aldi berean, Karl-Heinz Lambertz presidente duen Eskualdeetako Lantaldeak adierazten duenez, desberdintasun nabarmenak daude estatu kide bakoitzaren barruan. Nahiz eta, 2018az geroztik, Europako Batzordeak EBko estatu kide guztietan hamabi eremu hartzen dituen gizarte-adierazleen taula batek lagunduta gizarte-bilakaerak ikuskatzen dituen, taula honek estatu-mailan baino ez ditu ematen datuak.

 

Hori dela eta, EELk eskualdeko adierazleen taula sortu du, eta hark taula nazionaleko hamabi eremuetako zortzi hartzen ditu: hezkuntza eta prestakuntza behar baino lehen uzten duten pertsonak; genero-arrailak; pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketan dauden pertsonak; ikasi eta lanik egiten ez duten eta prestakuntzarik jasotzen ez duten gazteak; enplegu-tasa; langabezia-tasa; iraupen luzeko langabezia, eta bizi-itxaropena jaiotzean.

 

Taulak NUTS 2 281 eskualdeak lau kategoriatan sailkatzen ditu eta 2014aren eta 2018aren arteko bilakaerak aurretik aipatutako zortzi adierazleetako zazpi betez neurtzen ditu eta, horretarako, “pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketan dauden pertsonena” baztertzen du, datuen zatiketa dela eta:  nabarmen hobetu duten eskualdeen artean -horietan urte hauetan zazpi adierazle positibo erregistratu dira (38 eskualde; horietako 7 Erresuma Batuan, 5 Italian, 4 Herbehereetan eta 3 Alemanian, Polonian eta Espainian, hurrenez hurren)-, Euskadi nabarmen hobetu duten 38 eskualdeen artean dago. Beste eskualde batzuen hobekuntza moderatua izan da, eta horietan, bost eta sei adierazle bitartean positiboak dira (188 eskualde); eskualde geldia, eta horietan hiru edo lau adierazle positiboak dira (47), eta gainbeheran dauden eskualdeak, eta horietan adierazle bakarra edo bi baino ez dira positiboak (5, besteak beste Akitania Berria).

Zerrenda

List of NUTS 2 regions ranked in order of the number of improved indicator values:                       NUTS 2:  Regions + Indicators with improvement + Indicators with decline + Indicators unchanged: BE10 - Bruxelles-Capitale eskualdea +7 +0 +0; BE23 - Prov. Oost-Vlaanderen +7 +0 +0 CZ03 - Jihozápad 7 0 0; DE60 - Hamburg 7 0 0; DEA1 - Düsseldorf 7 0 0; DEF0 - Schleswig-Holstein 7 0 0; IE04 - Northern and Western 7 0 0; ES21 - Euskadi 7 0 0; ES22 - Nafarroako Foru Erkidegoa 7 0 0; ES24 - Aragoi 7 0 0FRE2 - Picardie 7 0 0; ITH2 - Provincia Autonoma di Trento 7 0 0; ITH4 - Friuli-Venezia Giulia 7 0 0; ITH5 - Emilia-Romagna 7 0 0; ITI1 - Toscana 7 0 0; ITG2 - Sardegna 7 0 0; LV00 - Latvija 7 0 0; LT02 - Vidurio ir vakaru Lietuvos regionas 7 0 0; MT00 - Malta 7 0 0; NL11 - Groningen 7 0 0; NL13 - Drenthe 7 0 0; NL33 - Zuid-Holland 7 0 0; NL41 - Noord-Brabant 7 0 0; AT12 - Niederösterreich 7 0 0; PL22 - Slaskie 7 0 0; PL41 - Wielkopolskie 7 0 0; PL51 - Dolnoslaskie 7 0 0 ; PT11 - Norte 7 0 0 ; RO22 - Sud-Est 7 0 0 ;RO32 - Bucuresti - Ilfov 7 0 0 ; SI03 - Vzhodna Slovenija 7 0 0 ; SK03 - Stredné Slovensko 7 0 0; UKE3 - South Yorkshire 7 0 0; UKE4 - West Yorkshire 7 0 0; UKF2 - Leicestershire, Rutland and Northamptonshire 7 0 0; UKG1 - Herefordshire, Worcestershire and Warwickshire 7 0 0; UKJ1 - Berkshire, Buckinghamshire and Oxfordshire 7 0 0; UKK1 - Gloucestershire, Wiltshire and Bristol/Bath area 7 0 0; UKN0 - Northern Ireland (UK) 7 0 0