Euskadi-Catalunya bilera Funtzio Publikoaren arloan esperientziak partekatu eta lankidetzarako harremanak estutzeko

Irekia__1_.jpg

2019.eko martxoak 26

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak eta Catalunyako Generalitateko Administrazio eta Funtzio Publikoko idazkari Annabel Marcosek bilera egingo dute Bartzelonan. Zearretak eta Marcosek administrazio biek Funtzio Publikoaren arloan dituzten esperientziak partekatuko dituzte.

Batzarra Bartzelonako School of Management-Universitat Pompeu Fabraren egoitzan egin dute, izan ere, biek parte hartu dute “Innovación y Cambio en la gestión de RRHH en el Sector Público” izeneko jardunaldian.

Andrés Zearretak “La Gestión de las personas desde la perspectiva política y cierre institucional” saioan parte hartu du Miquel Salvador Universitat Pompeu Fabrako irakaslearekin eta Annabel Marcos Catalunyako Generalitateko Administrazio eta Funtzio Publikoko idazkariarekin batera.