Etika sozio sanitarioa UPV/EHUk eskaintzen duen graduondo tituluaren 2. edizioa Aurretiko izen-ematea epea zabalik irailak 6arte!

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

UPV/EHUko  Lan Harreman eta Gizarte Zientzia Fakultateak 2019-2020 ikasturtean, Etika sozio sanitarioko graduondoaren 2. edizioa emango du. Euskadiko etika batzordeekin (osasun arloko etika asistentzial batzordeak eta eskuhartze sozialeko batzordeak) batera diseinatutakoa.

Xedea eta helburua

Programa honen helburua ondorengoa sustatzea da: pertsonenganako arretaren kalitatearen hobekuntzari ikuspuntu etiko bat emateko eta ikuspuntu hori Euskadiko osasun sisteman, sistema sozialean eta sozio-sanitarioan txertatzea.

Helburua esku-hartze sozialean, sanitarioan zein sozio sanitarioan aritzen diren profesionalei Etika aplikatuaren eta gatazken ebazpenean prestakuntza eskaintzea da.

Graduondo honek, ondorengo betekizunak ( integralitatea, pertsonalizazioa  eta jarraipena) betetzeaz gain, ikuspuntu tekniko eta etiko batetik zuzenak izatea; inplikatuta dauden profesional eta erakundeentzat betebehar bat da. Izan ere, honen menpe daude hiritarren duintasuna eta eskubideak errespetatzea.

 

Sarrera profila, datak eta tokia

Prestakuntza presentziala da, eduki teoriko eta praktikoa batzen dituena jarraian aipatzen diren jakintza hauetan unibertsitate titulua dutenei zuzendua: Gizarte langintza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Psikologia, Medikuntza, Soziologia, Zuzenbidea, Fisioterapia, Farmazia, Gizarte Zientziak edota  Zientzia Politikoak.

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean emango da, 2019ko irailaren 19tik 2020ko ekaina arte.

 

Edukiak

Ikastaroa 5 moduluk osatzen dute:

  • 1. Modulu: Nabarmenak diren Etika oinarriak
  • 2. Modulua: Arreta Sozio-sanitarioa (4 kreditu)
  • 3. Modulua: Erakundeen etika eta ikerketaren etika
  • Modulua: Deliberazioko prozedurak eta jarrerak etika sozio-sanitarioak (4 kreditu)
  • 4. Modulua: Alderdi etikoak esku hartze sozial, sanitario eta sozio-sanitarioetan, kasu baten harira (8 kreditu)
  • Ikerketa modulua: Graduondo Amaierako lana (6 kreditu)

 

Plazak eta babes instituzionala

Prestakuntza lerro berritzaile honek, 25 plaza eskaintzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta  finantziazioa du.

 

Kontaktua

Zalantzarik sortuz gero Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearekin (leiho berri batean irekitzen da) jar zaitezke kontaktuan, 945-014257 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: eticasociosanitaria.rrll-ts@ehu.eus

Informazio gehiago behar baduzu, UPV/EHUko Etika sozio sanitarioko graduondo gaineko informazioa (leiho berri batean irekitzen da) kontsultatu dezakezu, liburuxka informatibora (leiho berri batean irekitzen da) jo, edota aurre-inskripzioa (leiho berri batean irekitzen da) egiteko eskuliburura.