ESPARRU-ARAUAREN, POLIZIA-PROZEDUREN ETA HAUTAPEN ETA PRESTAKUNTZA LANTALDEAK BILDU DIRA

Grupo_trabajo_policias_locales.jpg

2019.eko apirilak 08

ESPARRU-ARAUAREN, POLIZIA-PROZEDUREN ETA HAUTAPEN ETA PRESTAKUNTZA LANTALDEAK BILDU DIRA, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak deitu ditu, Erandion, Ertzaintzaren egoitza nagusian, 2019ko apirilaren 9an, Segurtasuneko sailburuak EUDELekin sinatutako esparru-hitzarmenaren arabera. Honako erakunde hauen ordezkariak bertaratu dira bilerara: EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea, ELA -sindikatu adierazgarriena delako-, EUBE Euskadiko Udaltzaingoen eta Buruen Elkartea, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Poliziak eta Udaltzaingoaren Buruzagitzak ere, besteak beste, Barakaldokoak, Errenteriakoak, Getxokoak, Irungoak, Sestaokoak eta Santurtzikoak.

Landutako gaien artean, azpimarratu behar da, Esparru-Arauko Taldean, lankidetzarako esparru-hitzarmenen jarraipena eta garapena landu direla, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Segurtasun sailburuak eta hainbat Alkatek izenpetutako Ertzaintzaren lankidetzarako udalen artean. Era berean, Segurtasun sailburuaren Agindu berriaren Zirriborroa aurkeztu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Akreditazio Profesionaleko elementuei buruzkoa.

Bestalde, Polizia Prozeduren Lan Taldean, Udaltzaingoko formulario berriei dagokien informazioa eman da; eta, halaber, prozedurak eguneratu eta egokitu egin dira Zigor Kodeko erreformetara.

Azkenik, adierazi behar da Hautapen  eta Prestakuntza taldean, beste gai batzuen artean, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hirugarren hautaketa-prozesuari dagokiona aztertu dela, baita Udaltzaingoaren bitarteko agenteen lan-poltsako araudia aldatzea ere.