EAEko baliabide sozio sanitarioen azterketa buruko osasun gaiari dagokionez

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

EAEko baliabide sozio sanitarioen azterketa buruko osasun gaiari dagokionez

FEDEAFES, buruko osasun arazoak dituzten pertsonez eta familiez osaturiko Euskadiko elkarteen federazioak , azterlan kualitatibo bat aurkezten du. Bertan, buruko gaixotasunak dituzten pertsonei arreta emateko, hiru lurralde historikoetan gaur egun dauden baliabideak aztertzen dira.

Azterlan honen bidez, Fedeafes azterketa kualitatibo bat azaltzen du, EAEn buruko gaixotasuna duten pertsonentzat egindako zerbitzu maparen azterketa osagarri gisa.

Horretarako FEDEAFESek ondorengo lanak burutuko ditu: buruko gaixotasuna  duten pertsonen eta bere familien beharrizanak aztertu ditu; gaur egungo baliabide sistemak estaltzen ez dituen beharrizanen gaiari dagokionez,  gabeziak eta hobekuntza arloak identifikatu ditu; hiru lurraldeetan eskaintzen diren baliabideen azterketa konparatiboa egin du; eta azkenik kolektibo honi ematen zaion arretaren inguruan arrakasta eragin duten funtsezko elementuak identifikatu ditu.

 

Beharrizanak

Identifikatutako beharrizanen artean, FEDEAFESek hobekuntza puntu hauek adierazten ditu:

  • Pertsonarengan eta bere bizi kalitatean zentratutako arretan egon den aurrerapena eta kolektibo konkretuetan oinarritutako esku hartzea bertan behera uztea.
  • Gizarte estigmaren apurketa hesi ikusezin gisa, buruko gaixotasunarekin lotuta eta giza bereizkeriaren 
  • Gizarte eta osasun baliabideak pertsonen beharrizanetara egokitzea, batez ere baliabide komunitarioen sarea jartzea. Sare horren bidez laguntza ematen zaie jazoera larri baten ondoren ospitaleratze alta jaso dutenei.
  • Nortasun-nahasmendu eta kontsumo arazoak dituzten pertsonen beharrizanei emandako erantzuna hobetu egin da.
  • Prebentzioa eta haur zein nerabeen osasun mentalari eman zaion arreta indartu da, . Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren inplikazioarekin. Aipaturiko inplikazioa prebentzioan eta kasuen abordatzean nabaritu da.
  • Adinduak izan eta nahasmendu mentalak dituzten pertsonei laguntza baliabideak eskaini zaizkie, ahalik eta denbora gehien beraien bizilekuetan egoteko.
  • Osasun eta gizarte sistemek proaktiboki jokatzen dute osasun mental diagnostikorik ez duten pertsonei laguntzen edo arrazoi desberdinak direla medio ez dute onartzen edo ez dute tratamendu medikorik.<0}
  • Buruko gaixotasuna duten gazteei begira, baliabide espezifikoen sorkuntza.
  • Arreta zerbitzuetan genero-ikuspegia sartzea.
  • Zeharkako ikuspegia sartzea zerbitzuen funtzionamenduan eta buruko gaixotasunaz gain,  arazoak dituzten kasuen arretan.

 

Lehentasunezko kolektiboak

FEDEAFES-en azterlanak lehentasunezko esku hartzea egiteko 7 kolektibo identifikatzen ditu:

  1. Adingabeak, eta bereziki arazoak dituztenak. Izan ere, beraien jatorria gazte-justizia sistemak eta haur babesgabetasun zerbitzuak dira.
  2. Pertsona gazteak 18 urte baino gehiagokoak eta buruko gaixotasun diagnostikorik gabekoak.
  3. Nortasun-nahasmendu larriak dituzten pertsonak.
  4. 50 eta 64 adin tartean edo adin gehiago izan, eta  zahar egoitza-baliabidearen beharra edukitzea.
  5. Haien etxebizitzetan bizi diren pertsonak eta eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko laguntza behar dutenak, zahar-egoitza batetara joatea ekidituz
  6. Buruko osasun-arazoak dituzten emakumeak.

 

Erronkak

Azterlanak erronkak identifikatzen ditu esparru zehatz batzuetan epe ertain eta luze batetan lan egiteko, hala nola: suizidioen prebentzioa, etorkinei arreta ematea, kalean bizi direnei arreta psikiatrikoa ematea, buruko gaixotasuna duten pertsonen lan-konpetentziak, komunitateei laguntza programak eta zerbitzuen koo-finatzaketan aurrera egitea.

 

Eskaintzaren azterketa eta baliabideen kudeaketa

Xehe-xehe azaltzen denez, azterlanak, buruko gaixotasuna duten pertsonentzako dauden baliabide desberdinak jorratzen ditu, bai udalei zein foru aldundiei dagokionez. Gainera, FEDEAFESek baliabide (prozedurak eta sartzeko baldintzak, itxarote zerrenden kudeaketa, baliabideetan plazak mantentzea, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna) hauen kudeaketan egondako aurrerapenak aurkezten ditu.

Azkenik, osasun mentalari begira, hiru lurralde historikoetan  baliabideak antolatzeko dauden desberdintasunari dagokionez; maila asistentzialen artean dagoen arretaren zeharkakotasuna hobetzeko beharra adierazten da.

 

Gizarte erakunde eta Administrazio publikoen arteko koordinazioa

Azterlan honen azken zatian azpimarratu egiten da gizarte erakundeek jokaturiko papera, egun dauden erantzukizun publiko zerbitzuen zati baten eraikuntzan.  Ildo honetatik, FEDEAFESek sozio sanitario lankidetza protokoloak egiteko egokitasuna aldarrikatzen du, lankidetza alderdiak adieraziz.

 

Azterlana egiteko metodologia

FEDEAFESek egin du azterlan hau ondorengoen lankidetzaz: elkarteak (Agifes, Asafes eta Asasam), EDE fundazioaren laguntza teknikoa eta  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailaren laguntza. Azterlana garatzeko FEDEAFESek toki eta eremu desberdinetako 34 profesionalen laguntza izan du, hala nola: Administrazio publikoetako osasun eta gizarte zerbitzuak, hiru lurralde historikoetako azterketan parte hartu duten gizarte eta familia entitateak.

 

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: ”EAEn baliabide sozio sanitarioen eskaintzaren azterketa.” Osasun arazoak dituzten pertsonen beharrizanak eta etorkizuneko erronkak